Kimuak 2021 film laburren deialdira 47 lan aurkeztu dira

2021-05-31

Ekainaren 7an emango da jakitera euskal ikus-entzunezkoen zabalkunderako katalogoa osatuko duten lanen hautaketa.

Kimuaken 2021eko ediziora film laburrak aurkezteko epea pasa den astelehenean, maiatzak 24, itxi zen. Denera, 47 lanek eman dute izena Etxepare Euskal Institutuak antolatu eta Euskadiko Filmategia Fundazioak Zineuskadiren laguntzarekin kudeatutako euskal film laburren sustapena eta zabalkundea xede dituen ekimenaren 24. ediziora. 

Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independentea eratu da. Honako kideek osatuko dute:

•         Vanesa Fernández: ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria.

•         Ainhoa Fernández de Arroyabe: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea.

•         Víctor Lamadrid: Cantabria en Corto film labur sustapen-katalogoko arduraduna, Cantabria Film Commissioneko koordinatzailea eta Spain Film Commissioneko presidenteordea.

•         Alfonso López: Donostia Kulturako Zinema Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea.

•         Ana Esperanza Redondo: Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeko eta Dokumentazio eta Film Departamentuko kidea.

Datorren astelehenean, ekainaren 7an, emango da jakitera Kimuaken 24. katalogoa osatuko duen lanen aukeraketa. Hautatuak suertatuko diren film labur horiek nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira.


Albisteen zerrendara itzuli

Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.