2017

Daniel Calparsoro

 

 

 

Programazioa urrian itzuliko da: gure zinemagileetako baten filmografia errepasatuko dugu, eta aldi berean liburu-dendetara argitalpen berri bat eramango dugu. Oraingo honetan Daniel Calparsororen txanda da. Enrique Urbizuk oso ondo deskribatzen ditu haren filmak: askeak eta tentsio handikoak, amorruz betetakoak, biziak, sarritan deserosoak, intuitiboak eta arrazionalak dira. Azkarrak eta sarerik gabekoak. Urbizu eta Calparsoro solasean ariko dira Michel Gaztambide gidoilariak moderatuta.

Irakurtzen jarraitu

Ángel Lerma, 56 urte kamerarekin

 

 

KOMENTATUTAKO PROIEKZIOA 

Elías Querejeta Zine Eskolak urriaren 26 eta 28 bitartean Donostiako Tabakaleran antolatutako Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak) mintegiaren baitan ospatuko da emanaldia. Hala, ikus-entzunezko alorrean aitzindariak izandako belaunaldi oso bat omenduko da, Ángel Lermaren zinemari emanaldi berezi bat eskainita.

Irakurtzen jarraitu

Jazzinema (2017)

Jazz eta zinema zaleentzat ezinbesteko hitzordua bilakatu beharko luke uztailero Jazzinema zikloak. 2017an, Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean beste behin, aurrestreinaldi bat izango dugu berriro: Etienne Comarren Django, 2017ko Berlinale jaialdia zabaldu zuen pelikula, alegia. Film hau ez da mugatzen gitarra-jole franko belgikarraren adimen ikaragarria azpimarratzera bakarrik, baizik eta ijito jatorria zutenekiko gorroto faxistaren testuinguruan kokatzen du pertsonaia. Woody Allenen Sweet and Lowdown (Acordes y desacuerdos, 1999) filmak paralelotasun erakargarria ezartzen du; izan ere, Sean Pennek antzeztutako pertsonaia Django Reinhardtekin itsututa bizi da. Allen jazzean interes berezia duen zuzendari estatubatuarra bada, Fernando Trueba eta Bertrand Tavernier azpimarra genitzake Europan. Lehena gurekin izango da, alde batetik, jazz latinoari eskaini zion omenaldia aurkezteko (Calle 54, 2000), eta bestetik, esparru horretan egindako bere pelikularik gustukoena ikus-entzuleekin partekatzeko (The Connection -Shirley Clarke, 1962-). New Yorkeko zuzendariak bere pelikulak jazzaz hitz egin beharrean, jazza “izatea” lortu zuen. Round midnight (1986) Tavernier maisuaren klasikoak itxiko du Jazzinemaren bigarren edizioa. 

Irakurtzen jarraitu

Fernando Fernán Gómez

 

 

2017ko azaroan hamar urte beteko dira Fernando Fernán Gómezek (Lima, 1921-Madril, 2007) utzi gintuenetik: une egokia da, beraz, maiatzean eta ekainean hark zuzendutako zenbait film proiektatzeko. Hala, Fernando Truebak, Jesús Angulok, Luis Alegrek eta David Truebak osatutako mahai-inguruarekin abiatzea zikloa omenaldia izango da: elkarrizketaren artea eta adiskidetasunaren balioa ospatuko ditugu. 

Irakurtzen jarraitu

Juanba Berasategiri omenaldia


Juanba Berasategi (Pasai Donibane, 1951-2017) zinemagilearen heriotza dela eta, Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, omenaldia eskainiko dio Kalabaza tripontzia (1985) filmaren proiekzioa antolatuta. Pelikula hori Euskal Herriko zinemaren historiako animaziozko lehen film luzea da. 

Euskal animazioaren aitzindaria izan zen zinemagile pasaitarra. 1977an, Ekialdeko izarra film laburrarekin debuta egin zuen, eta zortzi urte geroago Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea zuzendu zuen. Bere ibilbidean zehar, film zerrenda luzea zuzendu zuen: Ekialdeko izarra (1977), Fernando Amezketarra (1979), Ikuska 6 (1980), Kukubiltxo (1983), Kalabaza tripontzia (1985),  Balearenak (1991), Ahmed, Alhambrako Printzea (1997), El embrujo del sur  (2002), Alhambrako giltza (2003), Barriola, San Adriango azeria  (2008) edo Nur eta herensugearen tenplua (2017), besteak beste.

2013an, Zinemira saria jaso zuen Donostia Zinemaldian.

Irakurtzen jarraitu

Gernika 1937-2017

 

 

Gernikan jazotako basakeria faxista bonbardaketaren 80. urteurreneko biharamunean gogora ekartzea, Koldo Serra zinemagilearen eskutik, zinema oroimenaren betebeharrarekin lotzea da. Euskadiko Filmategiaren eginkizuna, filmoteka guztiena, hain zuzen.

Irakurtzen jarraitu

Omenaldia / Fernando Larruquert (Irún, 1934-2016)

 

 

Euskadiko Filmategiak Fernando Larruquert (Irún, 1934-2016) zinemagilea omenduko du. Hala, Carlos Roldanek eta Juanmi Gutierrezek idatzi eta Montxo Armendarizen hitzaurrea duen Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert liburua argitaratuko du apirilean. Era berean, bere filmografiako bi film proiektatuko ditu: Alquézar, retablo de pasión (Basterretxea eta Larruquert, 1966) eta Euskal Herri-Musika (Larruquert, 1978).

 

Irakurtzen jarraitu

Urteurrena / 'El día de la bestia'

 

Herederos de la bestia (Diego López eta David Pizarro, 2016) filmaren aurkezpena aitzakia gisa hartuta, Álex de la Iglesia gurekin izango da El día de la bestia (Álex de la Iglesia, 1995) filmaren inguruko mahai-inguru batean parte hartzeko. Berarekin solasean ariko dira Jorge Guerricaechevarría gidoigilea, Flavio Labiano argazki-zuzendaria eta Diego López Herederos de la bestia filmaren zuzendaria. Ekitaldia Josemi Beltrán Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendariak moderatuko du.    

Irakurtzen jarraitu

Euskal gaiak

Martxoan, Punto de Vista Jaialdiarekin eta EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean, gure begirada Ipar Euskal Herrira zuzenduko dugu. “Chez les Basques” zikloaren zati handi bat orain Tabakalerako pantailara iritsiko da. Eta hastapenetatik abiatuko gara: Lumière anaiengana (Rochers de la Vierge), Philippe de Ezcurraren zuzeneko musikaz lagundutako zinema mutura (Le chemin d’Ernoa) edota estreinakoz euskaraz hitz egiten entzun zen zinema soinudun hasiberrira (Au pays des Basques) jota. Azkenik, Euskadi (René Le Hénaff, 1936), eta Basker eta Bonde i Baskerland (Dan Grenholm y Lennart Olson, 1963) material argitaragabeak berreskuratuko ditugu eta arima zinematografikoa duten telebistarako zenbait film ere ikusi ahal izango ditugu.  

Irakurtzen jarraitu

Zinema solasaldiak: Costa-Gavras / Imanol Uribe

 

 

DSS2016EUrekin lankidetzan aurten abiatutako “Zinema solasaldiak” egitasmoari amaiera bikaina emango diogu Costa-Gavras eta Imanol Uribe zinemagileekin. Abenduaren 10ean zinemaz solas egingo dute, eta euren zenbait filmek ere hala egiten jarraituko dute martxora arte. Beraien zinemarekiko hurbilketa beti izan da politikoa (ia ezinezkoa da hala ez izatea edozein zinemagilerentzat): ezarritako ordena zalantzan jartzen ez duten haiena ere politikoa da. Orain dela gutxi zaharberritu dituzten Costa-Gavrasen lehen bost filmak programatuko ditugu; eta Imanol Uriberen beste lau, horien artean El proceso de Burgos (1979) eta La muerte de Mikel (1983) filmen kopia berriak proiektatuko ditugu.

Irakurtzen jarraitu
Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.