2014

Kongresua: Euskal zinema, zinemagileen hiru belaunaldi

Euskal zinemagileen hiru belaunaldi, gutxienez, ari dira lanean gaur egun. Horregatik, badirudi une egokia dela haiekin beren ibilbideaz hausnartzeko, eta generikoago eta esparru akademiko batetan, euskal zinemaz hausnartzeko hainbat ikuspuntuetatik begiratuta: historia, haren izaerari buruzko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskara, generoari buruzko gaiak, mugaz gaindiko gaiak, azken urteetako Kimuak programaren garrantzia, abangoardiak eta abar. Beraz, euskal zinemari buruzko ikerketen inguruko egoera multidisziplinarra azalduko duen kongresua izango da, haren sorreratik gaur egunera arte eta bere protagonistetako batzuen arteko eztabaidekin eta elkarrizketekin. Izan ere, bost mahai-inguru aurreikusten ditugu: hiru, zuzendarien hiru belaunaldi ezberdinekin, industria zinematografikoaren ikuspegitik beste, bat, eta kritika zinematografikoaren ikuspegitik beste bat. Historialarien, zinemaren historialarien, kritikarien eta kultur eragileen hamabost hitzaldi inguru izango ditu kongresuak.

Irakurtzen jarraitu

Zinegabonak 2013-2014

Ziklo berriak hasteko, opariak jasotzeko eta lagunen eta senideen arteko harremanak estutzeko jaiegunak dira Gabonak. Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadik Euskal Herriko lau hiriburutan antolatuko duten egitaraua da Zinegabonak, eta jai hauen espirituarekin bat egin nahi du.

Euro baten truke, ikusle gazteenek zinema pantaila handian ikusteaz gozatu ahal izango dute: opari ederra litzateke urte berria zinema-aretoak beteta hastea. Zinema gainera, modu kolektiboan gozatzen jarraitu behar dugun artea da: honek sorrarazten dizkigun emozioak askoz ere indartsuagoak dira lagunekin, senideekin edo baita ezezagunekin konpartitzen ditugunean.

Honela gertatuko zaie Zarafa (Rémi Bezançon, Jean-Cristophe Lie, 2013), Kerity, ipuinen etxea (Dominique Monfery, 2012) eta Zipi & Zape eta kanikaren kluba (Oskar Santos, 2013) filmeekin etxeko txikienei; eta Aita zonbia naiz (Ricardo Ramón, Joan Espinach, 2011) eta Enderren jokoa (Gavin Hood, 2013) filmeek, gaztetxoek euren film propioak izatea ahalbidetuko dute.

Urte eta zinema berri on Zinegabonak-ekin !

 

Irakurtzen jarraitu
Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.