Jazzinema

2021-06-28

Euskadiko Filmategiak JAZZINEMA zikloaren bosgarren edizioa antolatu du, Donostiako Jazzaldiarekin eta Getxoko Nazioarteko Jazzaldiarekin lankidetzan. Hala, zazpi film proiektatuko dira uztailean zehar Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan.

Zinema italiarra ikusi ahal izango da lehen aldiz, jazzak soilik elkartzen dituen bi film erabat desberdinen eskutik: Rufufú (I soliti ignoti, Mario Monicelli, 1958) eta La noche (La notte, Michelangelo Antonioni, 1961). Bestalde, bi zuzendari britaniarren pelikulak erakutsiko dira, hala nola Arrakastaren usain gozoa (Sweet Smell of Success, Alexander Mackendrick, 1957) eta Gau osoan zehar (All Night Long, Basil Dearden, 1962). Era berean, jazzak zinema beltzarekin duen lotura estua ere argi geratuko da Círculo rojo (Le Cercle rouge, Jean-Pierre Melville, 1970) filmarekin.

Aurtengo edizioaren karteleko protagonismoa Un día volveré (Paris Blues, Martin Ritt, 1961) filmean jazzman papera egiten duen aktoreari eman nahi izan diogu: Paul Newmani. Eta amaitzeko, 2017an programatutako pelikula bat errepikatuko dugu, Alrededor de la medianoche (Round Midnight, 1986), Bertrand Tavernier maisua omentzeko.

Info +


Bideoen zerrendara itzuli

Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.