Helena Taberna

 

Helena Taberna leiala da bere printzipioekiko: hasieratik konpromiso feminista, Nafarroa jaioterritik kontzientzia euskalduna eta autore identitatetik publikoarengana iristeko nahia, leuntasuna eta indarra nahasteko gai. Ausarta izan zen Yoyes-ekin (2000) hastea. Zuzena Extranjeras-en (2003) etorkinen aurpegiei protagonismoa ematea. Koherentea Gerra Zibileko urteetako Altsasura itzultzea La buena nueva-rekin (2008). Alegato feminista eta beraz, humanista eta gaurkotasun izugarria errebelatu duena Nagore (2010). Eta Acantilado (2016) bere sortzaile kezka batzuetara itzultzeko meandro bat. Etorkizunean sinatuko dituen pelikulek atzera begirako honen konstanteak errepikatuko dituzte: balioa, punteria, koherentzia, humanismoa.

 

Urriak 4 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

YOYES (Helena Taberna, 2000). Espainia. JBES. 104'.

 

Yoyes, ETAn ardura-postuak izan zituen lehen emakumea, Mexikoko erbestealditik itzuli da eta bizitza berri bat hasi nahi du. Baina ez du itzulera erraza izango. Aldatu egin da: unibertsitateko karrera bat ikasi du, Nazio Batuen Erakundean (NBE) aritu da lanean eta ama izan da. Haren herrian, ordea, indarkeriak egunkarietako albiste nagusi izaten jarraitzen du.

Yoyes-ek ahaztu egin nahi zuen, eta jendeak bera ahaztea, baina urrun egon den urteetan mito bihurtu da. Haren iraganeko borroka kideei traizioa iruditzen zaie haren itzulera. Yoyes-ek izugarri maite du bere lurra, haren parte izan nahi du, baina udazkenak hosto ihartuak baino zerbait gehiago ekarriko du.

* Aurkezpena: Helena Taberna (zinemagilea).

 

Urriak 5

* Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia eta DSS2016EU.

18:00 // TOPAKETA [Tabakalera / Z Aretoa]

 


ZINEMA SOLASALDIAK: HELENA TABERNA-AGNIESZKA HOLLAND

Parte-hartzaileak: Helena Taberna eta Agnieszka Holland

Moderatzailea: Pilar Rodríguez.

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

 

 

20:00 // PROIEKZIOA [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

 

POKOT -El rastro- (Agnieszka Holland, 2017). Polonia. JBAES. 128'. Janina Duszejko ingeniari ohia, astrologoa eta barazki-jalea da, eta Los Sudeteseko mendietan kokatutako herrixka batean bizi da. Gau batean, hilotz bat aurkituko du bere etxetik gertu. Biktima egoera bitxian hildako isileko ehiztari bat da. Denbora igarotzean, gune berean gorpu gehiago azalduko dira: guztiak ehiztariak izango dira, Janinaren ustez, animalia basatiek erahildakoak.

* Aurkezpena: Agnieszka Holland (zinemagilea).

 

 

Urriak 18 (20:00) [Tabakalera / 2 zinema aretoa]

 * Aurkezpena:  Carlos Muguiro (Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria).

LA MUJER DE LOT (Helena Taberna, 1990). Espainia. Elkarrizketarik gabe. 12'.

 

 

 

 

José Ángel Valenteren bertsoetan oinarritutako bideosorkuntza honetan emakumearen askapenari egindako gorazarrea sumatzen da. 

 

 

 

87 CARTAS DE AMOR (Helena Taberna, 1992). Espainia. JBES. 14'.

 

 

 

Gizonezko bat nahastuta esnatu da establezimendu batean: emakume batek bahitu du. Juliak Remigioren maleta miatu du eta eskutitz batzuk aurkitu ditu. Hala, ohartuko da Remigiok amodio desengainu bat izan duela, bere emazteak utzi egin baitu. Remigio haren sorginkerian eroriko da.

 

 

 

EMILIANA DE ZUBELDIA (Helena Taberna, 1993). Espainia. JBES. 27'.

 

 

 

 

Jatorri nafarra duen eta bere garairako emakume aurreratua izan zen Emiliana de Zubeldia musikagilearen bizimodua islatzen duen dokumentala.

 

 

 

 

NERABE (Helena Taberna, 1996). Espainia. JBES. 10'.

 

 

 

 

Emakumearen gorputza eta amatasuna ospatzen dituen film labur esperimentala.

 

 

 

 

Urriak 25 (20:00) [Tabakalera / 2 zinema aretoa]

 

BUSTO DE UN POETA (Helena Taberna, 1991). Espainia. JBES. 19'.

 

 

 

 

José Ángel Valente olerkariari egindako jarraipena, hark Nafarroan eskaini zuen hitzaldi sortaren harira.

 

 

 

 

ALSASUA 1936 (Helena Taberna, 1994). Espainia. JBES. 35'.

 

 

 

Gerra Zibilean Altsasun jazotako gertakariak gogora ekartzen ditu filmak, Elizak gatazka belikoan izandako jarrera agerian utzita. Erretore gaztearen begiradaren bitartez, anaiarteko guda krudelak eragindako samin sakona sumatu daiteke. Elizako hierarkiak Ebanjelioan izandako fedea ere begi bistan geratzen da.   

 

 

 

RECUERDOS DEL 36 (Helena Taberna, 1994). Espainia. JBES. 22'.

 

 

 

Zaharren egoitza batean bizi diren Gerra Zibileko azken testigantzak biltzen ditu dokumentalak. Biktimak eta borreroak elkarrekin bizitzera behartuta daude. Zenbait kapitulutan banatuta dago filma; Marino Ayerraren ibilbidea ezagutarazteaz gain, guda garaian Altsasun jazotako gertakari tamalgarriak argitzen dira.

 

 

 

Azaroak 15 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

EXTRANJERAS (Helena Taberna, 2003). Espainia. JBES. 75'.

 

 

Madrilen bizi diren hainbat emakumezko etorkinei buruzko kronika. Emakume horien egunerokotasuna islatzen du filmak: haien ingurune familiar eta afektiboa,  ohiturak, lan-bizimodua eta ametsak. Hala, sortu dituzten harreman eta topaketa gune berriak ezagutuko ditugu, batetik, eta kultur ohiturak alde batera utzi gabe nola moldatu diren herrialde berrira azalduko zaigu, bestetik.

* Aurkezpena: Pilar Rodríguez (Deustuko Unibertsitateko irakaslea).

 

 

Abenduak 6 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

LA BUENA NUEVA (Helena Taberna, 2008). Espainia. JBES. 95'.

 

Herri sozialista bateko parroko izendatu dute Miguel 1936ko matxinadako egunetan. Gudaren hasieratik alderdi nazionalak hartu du herria eta berehala iritsiko dira fusilamenduak. Errepresaliatuak defendatzeko abiatu duen borrokan, Miguelek hierarkia eklesiastikoari eta militarrari aurre egingo die, bere bizitza arriskuan jarrita. Apaiz gazteak herriko andereñoarengan aurkituko du babesa (haren senarra gerra hasieran erahila izan zen). Margarirekin duen harremana erretore gazteak sentitzen duen desengainuaren kontrapuntu bihurtuko da eta bere sostengu bakarra izango da bakarrik zeharkatu behar duen bidean. Amodio, gerra eta erlijio istorio bat da.

* Aurkezpena: Bárbara Goenaga (aktorea) eta Aizpea Goenaga (zinemagilea).

 

Abenduak 14 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

NAGORE (Helena Taberna, 2010). Espainia. JBES. 77'.

 

 

Nagore Laffagen amaren (Asun Casasola) begiradaren bitartez, alabaren erailketaren ondorengo bizimodua deskribatzen du filmak. 2008ko San Fermin jaietan Psikiatriako mediku egoiliar batek Nagore hil zuen eta gertakari horrek gizartea zeharo hunkituta utzi zuen (komunikabideek ezohiko trataera eskaini zioten gertaerari). Filmak Nagoreren familiartekoei eta lagunei egindako elkarrizketak biltzen ditu eta baita epaiketan parte hartu zuten aldeen testigantzak ere.

* Aurkezpena: Izaskun Arandia (zinemagilea).

 

 

Abenduak 20 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

ACANTILADO (Helena Taberna, 2016). Espainia. JBES. 99'.

 

 

Gabriel etorkizun handiko fiskala da eta bizitza kolokan jarriko zaio poliziaren dei bat jasotzean. Sekta batean suizidio kolektibo bat izan da Kanariar Uharteetan eta bere arreba txikia, Cordelia, kideetako bat zen. Haren hilotza ez da agertu. Gabrielek ez du arreba urteetan ikusi: haien artean zerbait gertatu zen eta kontrako norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du uhartera gertakariak lehen eskutik ezagutzeko eta ikerketan laguntzeko. Han Helena ezagutuko du, Cordeliaren laguna, nortasun handikoa eta oso sentibera. Hura eta Gabriel ongi moldatuko dira hasieratik, Cordelia bizirik aurkitzeko desirak lotuta.

* Aurkezpena: Helena Taberna (zinemagilea).

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntuan salgai (%10eko deskontua Tabakalera eta Donostia Kultura txartelekin).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

 

Lekua

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
20012 Donostia 

Antolakuntza

EUSKADIKO FILMATEGIA
* Tabakalera-ren laguntzarekin.

Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.