Euskal emakume zinemagileak I

2021-10-04

Euskadiko Filmategiaren programazioak euskal zinemari eskaini ohi dio urteko azken hiruhilekoa. Oraingo honetan, proposatutako zikloak berezitasun nabariak ditu. Proposamena gutxienez hiru urtetan zehar garatuko da, eta beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen talentua agerian jarri nahi du. Filmak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egongo dira ikusgai: Tabakaleran (Donostia), Bilboko Arte Ederren Museoan eta Artiumen (Vitoria-Gasteiz).  Horrela, Artium Euskadiko Filmategiko programazio-egoitzen artean sartuko da; ondorioz, gure programazio egonkorrak EAEko hiru lurraldeak barne hartuko ditu, erakundearen historian lehenbiziko aldiz. 

Info +


Bideoen zerrendara itzuli

Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.