Programazioa

Pour Don Carlos (La capitana Alegría)

Pour Don Carlos (La capitana Alegría)

Euskal Herrian filmatutako fikziozko lehen film luzeetako bat, Alegria kapitainaren abenturak kontatzen dituena, Karlos Borboikoa Espainiako errege izatera iristeko borrokan bere zerbitzura aritutako estratega bat. Musidorak ekoitzi, antzeztu eta zuzendu zuen filma, Jaime de Lasuen aristokratarekin batera. De Lasuen erbesteratutako familia karlista bateko kidea zen, eta Jacques Lasseyne ezizenarekin sinatu zuen lana. Pour Don Carlos erabat ahaztuta zegoen, 2016an Musidoraren Lagunen Parisko Elkarteak Frantziako eta Tolouseko Filmategietan kopia osatugabeak eta egoera txarrean aurkitu zituenean, eta zaharberritze prozesu bati ekin zion, Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan, besteak beste.

Dudarik gabe, Alegria kapitaina Musidorak zuzendutako anbizio handieneko filma da. Pierre Benoitek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dagoen filmak zinemagile osatu bat aurkezten digu: zuzendaria, gidoilaria, ekoizlea, aktorea, surrealisten musa Louis Feuilladeren Les vampires (1915) filmean ‘vamp’ papera antzeztu zuenetik, sorkuntza askatasunaren bila 1918an Société des Films Musidora sortu zuen artista, Frantziako Filmategian Henri Langloisen kolaboratzaile nekaezina.

Toulouseko Filmategian eta Frantziako Filmategian kontserbatutako izaera ezberdineko elementuetatik abiatuta zaharberritu dute filma. Filmaren zaharberritze prozesuan kontserbazio arloko politika eta deontologia arauak errespetatzen saiatu diren erabakiak hartu dira. Francesca Bozzano Tolouseko Filmategiko Bildumen zuzendariaren ustetan, filmaren hamar eta hogei minutu arteko metrajea falta liteke, eta horien artean, testu

Donibane Lohizune
Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.