2008/04/10
SECUNDARIOS VASCOS DE PRIMERA
Liburuaren aurkezpena
Egilea: Carlos Roldán Larreta2007/08/28
Generoak bat baino gehiago dira; hala nola, westerna, animazio esperimentala, drama edota komedia.
Irailean ekingo diote bideari film labur hauek; hots, Donostiako Zinemaldian katalogoa ofizialki aurkezten dutenean.
2007/03/28
BREVE HISTORIA DEL CORTOMETRAJE VASCO
EUSKAL ZINEMAGINTZA LABURRAREN HISTORIA TXIKIA
Egileak: Jesus Angulo, Jose Luis Rebordinos, Antonio Santamarina.
Argitaratzailea:
EUSKADIKO FILMATEGIA Fundazioa
Ondoko honen babesarekin:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, Kultura Zuzendaritza.
Legezko Gordailua: SS-1572/06
ISBN: 978-84-932786-6-3
322 orrialde. Paper-azala. Gaztelania. 17 x 23,5 cm.
Ilustrazioak koloretan eta zuri-beltzean.
Diseinua, maketazioa eta amaierako artea: Ytantos (Donostia)
Inprimategia: Gráficas Orvy (Hernani)
S.P.: 16 €
Banaketa: http://www.bitarte.net
Euskal zinemagintza laburrak bere historiako unerik gozoenetakoa bizi du. Mundu osoko ehunka jaialditan hartu dute parte euskal film laburrek, bost kontinenteetan irabazi dituzte sariak, eta Goya eta Oscar sarietarako izendatuak izan dira. Euskal Autonomia Erkidegoan egindako film laburrek ospe handiko aroa bizi dute, bai kalitate aldetik eta bai lortu duten hedadura handiagatik. Ikerlan honek euskal zinemagintza laburraren historia berrikusten du, laburki, zinematografoa agertu zenetik, Euskadiko Filmategiak kudeatutako Kimuak programa sortu zen arte. Film, joera eta egile esanguratsu guztiengana hurbildu nahi izan du, Euskal zinemagintza laburrak bizitza luzea izan baitu dagoeneko: hiru mende ezagutu ditu.