Zinegabonak 2014-2015

Zinegabonak zikloa iaz hasi genuen, Gabonetan haurrentzako zinema Euskal Herriko hainbat aretoetara eramateko asmoarekin. Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadik antolatutako proiektu honek bat egin nahi du ziklo berriak hasten diren, senitarteko harremanak estutzen diren, eta noski, oparietan asko pentsatzen den egun berezi hauekin. Hain zuzen, opari kutsu hori du ziklo honetako sarreren euro bateko prezioak; bigarren edizio honetan mantentzen dugun prezioa, alegia.

Hala ere, aurtengo berrikuntzak nabarmenak dira: bi asteburutan izango dira filmak (abenduaren 27-28an eta urtarrilaren 3-4ean), EiTB-Multibox aretoko proiekzioak gehitu dira egitarauan eta Lapurdira ere iritsi gara Urruñako Itsas Mendi zinemarekin elkarlanean. Aurrerapauso handia da: lehenengo edizioko 8 sesioetatik aurtengo 24era igaro gara, eta euskararen mapa bere osotasunean irudikatuko dugu.

Zinemaz gozatu ezazue.

Urte eta zinema berri on Zinegabonak-ekin!

 

Egitaraua

 

Programazioa

Sarrerak

  • Bilboko EiTB-Multibox aretoan: doan (beharrezkoa da HIRU3 Komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea).
  • Gainerako zinema-aretoetan: euro bat (sarrerak zinema-aretoetan egongo dira salgai).

Bertsioa

Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.

Antolatzaileak

Euskadiko Filmategia, Zineuskadi eta EiTB.

 

PROIEKZIO-ARETOAK

Bilbo

EiTB MULTIBOX ARETOA
Basurtuko Kaputxinoak, 2
48013 Bilbo
Telf.: (0034) 946 563 000

GOLEM ALHÓNDIGA
Arriquibar plaza, 4
48008 Bilbo
Telf.: (0034) 946 070 767

Donostia

PRINTZIPE ZINEMAK
San Juan kalea, 10
20003 Donostia
Telf.: (0034) 943 421 247

 

Gasteiz

FLORIDA ZINEMA
San Prudencio kalea, 22-24
01005 Gasteiz
Telf.: (0034) 945 231 323

Iruñea

GOLEM BAIONA
Baiona etorbidea, 52
31008 Iruñea
Telf.: (0034) 948 174 141

Urruña

CINÉMA ITSAS MENDI - LA CORDERIE
29 rue Bernard de Coral
64122 Urruña
Telf.: (0033) 0559 243 745

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.