Xalbador Gaztain Kormutxa

Xalbador gaztain kormutxa from Filmoteca Vasca on Vimeo.

Xalbador bezala ezagunagoa den Fernando Aire (Urepel, 1920-1976) bertsolariaren bizitzari buruzko dokumentala da. Familia artekoei eta bera ezagutu zuten pertsonaiei egindako elkarrizketen bitartez kontatzen da bere bizimodua. Urepeleko artzaina bertsozalea zen gaztetatik eta bere lagun Mattinekin batera Euskal Herriko iparraldeko zein hegoaldeko hainbat herri zeharkatu zituen. Xalbador hil zen egunean, bere ohorezko omenaldi bat jasotzera zihoan eta bere bigarren liburua aurkeztu behar zuen Urepelen.

Zuzendaria Juan Miguel Gutiérrez
Urtea 1981
Iraupena 46'
Aktoreak Leoni, Michel, Daniel, Henrriette, Mari Helen, Uztapide, Mattin, Lazkao Txiki, Lasarte, Juan Mari Lekuona, Jose Mari Aranalde, Michel Itzaina, Emil Larre

Bideoen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.