Wilder, Wilder, Wilder, Wilder...

 

110 urte bete dira Billy Wilder (1906-2002) jaio zenetik. Austrohungariar Inperioan jaio zen. Bere familia Auschwitzen hil zen. Kazetaria eta gigolo moduko zerbait izan zen. Lubitschen dizipulua. Zuzendari bilakatu zen, bere gidoiak berak idatzi bezala ikusi nahi zituelako pantailan. Bere funtsezko agindua “Ez aspertu” izan zen: buruko mina sor zezakeen arren inoiz ez zela aspergarria izan esan ohi zuen bere emazteak. Hitchcockek Double indemnity (Perdición, 1944) ikusi ondoren, ordutik aurrera zinemako bi hitzik garrantzitsuenak Billy Wilder zirela esan zuen. Louis B. Mayerri ez zitzaion gustatu Sunset Boulevard (El crepúsculo de los dioses, 1950); guri izugarri. Westernak izan ezik, denetariko filmak egin zituen. Berak esan ohi zuen zuzendari batek ez duela nahitaez jakin behar idazten, baina ez dagoela soberan irakurtzen jakitea. Lau pelikulako ziklo txiki honek Wilder serioena erakusten duela pentsa genezake. Kontuz. Wilderri ez zitzaion gustatzen seriotzat ez hartzea, baina oraindik gehiago gorroto zuen serioegi hartua izatea…

 

  

Maiatzak 05 (19:00)

 

Double indemnity (Perdición) (Billy Wilder, 1944). AEB. JBAES. 107’. DCP.

 

 

 

Los Ángeleseko hirian, aseguru-etxe bateko agente batek eta bere emakumezko bezero batek azken honen senarra hiltzea erabaki dute; hala, istripu-aseguru faltsu eta balio handikoa kobratzeko. Guztia korapilatu egingo da Barton Keyes aseguru-etxeko ikertzailearen agerpenarekin.

* Aurkezpena: Juan G. Andrés.

 

 

Maiatzak 12 (19:00)

 

The lost weekend (Días sin huella) (Billy Wilder, 1945). AEB. JBAES. 101’. DCP.

 

 

 

Don Birnam bere alkoholismoaren ondorioz porrot egindako idazlea da. Menpekotasun horrek fisikoki eta moralki hondatu du, eta borondaterik gabeko gizonezkoa bilakatu du. Edaten jarraitzeko, edozer egiteko gai da, baita lapurtzeko ere. Bere andregaia eta anaia modu guztietara saiatuko dira bere onera ekartzen, baina euren esfortzuek ez dute arrakastarik izango.

 

 

Maiatzak 19 (19:00)

 

Sunset Boulevard (El crepúsculo de los dioses) (Billy Wilder, 1950). AEB. JBAES. 110’. DCP.

 

 

 

Joe Gillis bigarren mailako idazle gaztea da. Zorrez inguratuta dagoenez, Norma Desmonden luxuzko etxean babestu da. Desmond zinema mutuko izarra izandakoa da eta errealitatetik kanpo bizi da, Max, bere morroi fidelaren konpainia hutsean. Une horretatik aurrera, berak idatzitako gidoi bat (bere zinemarako itzulera suposatuko duena) Joek zuzentzea nahiko du aktoreak.

 

 

Maiatzak 26 (19:00)

 

Ace in the Hole (El gran carnaval )(Billy Wilder, 1951). AEB. JBAES. 111’. DCP.

 

 

Chuck Tatum eskrupulu gabeko kazetaria da, eta alkoholismoaren ondorioz, bolada txarra pasatzen ari da. Arrazoi horrek Mexiko Berriko egunkari txiki batean lan egitera behartu du. Meatzari indiar bat tunel batean harrapatuta geratzen denean, Tatumek kazetaritzan berriro ere arrakasta izateko aukera ikusiko du. Orduan, herriko sheriffarekin adostuta, kasua ikuskizun bat bilakatzeaz gain, ahal bezainbeste atzeratuko du erreskatea.

 

 

 

Salneurria

Sarrera (proiekzioak): 3,50 €.
Tabakalerako Informazio Puntuan salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehenedabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.



 

Lekua

Tabakalerako zinema aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA

 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.