Volver a Vitoria (3.3.76)

Aldarrikapen ukitua duen film hau Arabako hiriburuko historia eta ohiturak errepasatuta abiatzen da. Hala, hiriaren alde atseginena islatzen da hiriko gune eta eraikin esanguratsuenak erakutsita, batetik, eta festen berri emanda, bestetik. Abiapuntu horren ondoren, dokumentalaren gai nagusia jorratzen da: 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaerak. Gertakari horiek martxoaren 3ko sarraskia bezala ere ezagutzen dira, eta Francisco Franco diktadorea hil eta hilabete gutxira jazo ziren, Espainiako Trantsizio bete-betean. Greba egun batean, Polizia Armatuak gas negar-eragilea jaurti zuen Zaramagako langile-auzoan kokatutako Asisko Frantzisko Santuaren elizan, batzartuta zeuden langileak irtenarazteko. Poliziak irteten ari ziren pertsonak tirokatu zituen, eta ondorioz, bost pertsona hil eta ehundik gora zauritu zituen.

Dokumentalaren bigarren zatian garaiko egoera soziala esplikatzen da. Hala, herritarren eguneroko bizimoduko irudiak, industrialagoak diren beste batzuekin tartekatzen dira. Filma amaitzeko, Francisco Aznarren, Pedro Martínez Ocioren, Romualdo Barrosoren eta José Castilloren lagunak eta familiartekoak haien hilkutxak eramaten ageri dira zenbait argazkitan. 

Zuzendaria Miguel Montes eta Carles Cabrelles.
Urtea 1977
Iraupena 26'
Musika Mikel Laboa, Iñaki Eizmendi eta K. Pendereckiren "Polymorphia".
Oharrak

Sabino Arana Fundazioak egindako gordailua da. José María Gerenabarrenak erakundeari dohaintzan eman zizkion irudiok. 


Bideoen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.