Víctor Erice: atzera begirakoa, zinema tailerra eta Pedro Costarekin solasaldia

     Azaroak 05-26. Atzera begirakoa.

     Azaroak 09-13. Zinema tailerra.

     Azaroak 14. Zinema solasaldiak: Víctor Erice-Pedro Costa.

 

Víctor Ericeri buruzko atzera begirakoa

     Antolatzailea: Euskadiko Filmategia.

     Lekua: Tabakalerako zinema-aretoa (Mandasko Dukea pasealekua, 52. 20012 Donostia).

     Sarrera: 3,5 euro.

     * Laburdurak: JBGA (Jatorrizko Bertsioa Gaztelaniara Azpititulatuta).

 

Azaroak 05>19:00

 

 

LOS DESAFÍOS (José Luis Egea, Víctor Erice, Claudio Guerín, 1969). Espainia. 102’. 35mm.

Normala dirudien egoera bat, halabeharrez indarkeria eztanda batean nola amaitzen den ikusi eta espresatzeko hiru modu desberdin islatzen ditu filmak: alaba galtzearen beldur den aita, engainatua sentitzen den senarra, eta bere zein adiskideen bidaiak ez daukala zertan jarraitu erabakitzen duen bidaiaria.

 

 

 

Azaroak 06>19:00

 

 

EL ESPÍRITU DE LA COLMENA (Víctor Erice, 1973). Espainia. 97’. 35mm.

Gaztelako herri txiki batean, 40. hamarraldi erdian, Isabelek eta Anak (zortzi eta sei urteko bi ahizpek) Frankenstein Doktorea filma ikusten dute igande batean. Neskarik txikienari filmak izugarrizko zirrara eragingo dio, eta ondorioz,  munstroari buruzko galderak egingo dizkio etengabe ahizpa nagusiari. Azken honek ahizpa txikiari ziurtatuko dio munstroa bizirik dagoela eta herri inguruan dagoela ezkutatuta.

 

 

Azaroak 12>19:00

 

 

EL SUR (Víctor Erice, 1983). Espainia-Frantzia. 93’. 35mm.

Espainiako iparraldeko hiri txiki baten kanpoaldean dagoen etxetzar bat da La Gaviota. Bertan bizi dira Agustín medikua eta aztia, bere emaztea (frankismoak zigortutako maistra bat) eta Estrella alaba. Neskatoak txikitatik susmatzen du bere aitak sekretu bat ezkutatzen duela. 

 

 

 

Azaroak 13>19:00

 

 

EL SOL DEL MEMBRILLO (Víctor Erice, 1992). Espainia. 139’. 35mm.

Antonio López margolariak irasagarrondo bat landatuta dauka estudio bezala erabiltzen duen etxeko lorategian. Zuhaitza margotzea erabakitzen du, justu bere fruituak heltzen hasten diren unean. Filmak koadroaren prozesu sortzailea azaltzen du, ikuspuntu teknikoetatik hasi eta estudiora bisitan joaten diren pertsonekin margolariak izaten dituen hizketaldietara arte. Pelikularen amaieran, Antonio Lópezek amets bat kontatzen du.

 

 

Azaroak 13>22:00

 

 

CENTRO HISTÓRICO (Pedro Costa, Víctor Erice, Aki Kaurismäki, Manoel de Oliveira, 2012). Portugal. JBGA. 80’ DCP.

Portugalgo Guimarães hirian girotutako lau istorio kontatzen dituzte Europako lau zinemagile garaikidek (Víctor Erice, Manoel de Oliveira, Pedro Costa eta Aki Kaurismäki). 2012an Guimarães Europako kultur hiriburu izendatu zuten, eta ospakizun horren harira burutu zuten film kolektibo hau.

 

 

 

Azaroak 14>19:00

 

 

CAVALO DINHEIRO (Pedro Costa, 2012). Portugal. JBGA. 104’. DCP.

Pedro Costa Fontainhas izeneko Lisboako auzora itzultzen da berriro, bi hamarraldi bertan filmatzen igaro ondoren. Ventura Juventud en marcha-ko itxura tristeko caboverdetarraren eskutik, 1974ko Krabelinen Iraultzaren eta Lisboaren gaurkotasunaren arteko pasadizo sekretu bat ezartzen du pelikula honetan. Hala, filmak kontatzen du Fontainhaseko jendea basoan galduta dagoen Venturaren bila nola dabilen, gazteek kaleak hartzen dituzten bitartean.

* Antolatzaileak: Tabakalera eta Euskadiko Filmategia (Tabakaleraren Zine Garaikidea programaren baitan).

 

Azaroak 19>19:00

 

 

ERICE-KIAROSTAMI: CORRESPONDENCIAS (Víctor Erice, Abbas Kiarostami, 2005-2007). JBGA. 96’.

2005 eta 2007 urteen artean, Víctor Erice eta Abbas Kiarostami zinemagileek hamar eskutitz zinematografiko trukatu zituzten. Film honek bi errealizadoreek, formatu bideo-digitalean egindako eskutitzen bitartez, mantendutako korrespondentzia islatzen du.

 

 

 

Azaroak 26>19:00

 

 

ALUMBRAMIENTO (Víctor Erice, 2002). Espainia. 11’. Betacam Digital.

Ilunpean, udako arratsalde batean, mendiko hotsekin batera, jaioberri baten negarra entzuten da. Erditzearen joan-etorrien ondoren, lo daude ama gaztea eta haurtxoa. Bat-batean, odol-tanta bat agertzen da haurtxoaren pixoihalean, baina inor ez da ohartzen. Bertako biztanleek beren zereginekin eta jolasekin jarraitzen dute.

 

 

 

 

ANA, TRES MINUTOS (Víctor Erice, 2011). Espainia. 3’.

Bere aldagelan, Antígona bezala karakterizatutako aktoresa batek bideoblog bat grabatzen du bere eskuko ordenagailuan eszenara atera baino minutu batzuk lehenago.

 

 

 

 

 

MEMORIA Y SUEÑO (Víctor Erice). Espainia. 30’. Digital.

Memoria y sueño Víctor Ericek idatzi, ekoitzi eta zuzendutako zinemagintzako sail bat da. Leku batzuk filmetan baino ez dira existitzen benetan; fikzioak markatutako agertokiak dira, zinemagileek ikusle gisa duten oroimenaren bitartez leku guztietara eramaten dituztenak.

 

 

 

LA MORTE ROUGE (Víctor Erice, 2006). Espainia. 33’. Betacam Digital.

Quebec inguruan kokatutako herri baten izena da La Morte Rouge. Orain arte, inork ez du mapetan aurkitu, beharbada 1944an Hollywooden filmatu eta Sherlock Holmesek protagonizatutako The Scarlet Claw filmeko gidoilarien imajinazioan baizik ez delako existitu. Film honetan, bere bizitzako lehen pelikula ikusten duen haur baten esperientzia kontatzen du narratzaile batek.

 

 

Zinema tailerra Víctor Ericerekin

 

Azaroak 09-13>09:30-13:45

 

 

Documental y ficción: un acercamiento a la doble naturaleza del cine.

Izen-ematea: www.tabakalera.eu (urriaren 30era arte).

Lekua: Tabakalerako Z aretoa (Mandasko Dukea pasealekua, 52. 20012 Donostia).

Antolatzaileak: Tabakalera eta Euskadiko Filmategia.

 

 

Víctor Ericeren eta Pedro Costaren arteko topaketa

 

Azaroak 14>17:00

 

 

 

Zinema solasaldiak: Víctor Erice-Pedro Costa.

Lekua: Tabakalerako Z aretoa (Mandasko Dukea pasealekua, 52. 20012 Donostia).

Sarrera: doan.

Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia eta DSS2016EU.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.