Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza

Euskadiko Filmategiak bere funtsetan etengabe jasotzen ditu ikus-entzunezko ekoizpen berrien kopiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik diru-laguntza jasotzeak derrigortu egiten dituelako kopia bat bertan uztera. Produkzio-etxeek utzi beharreko materialak zein diren Kultura Sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko aginduan zehazten da (AGINDUA, 2011ko maiatzaren 25ekoa, Kulturako sailburuarena, ikus-entzunezkoen arloan sortu, garatu eta ekoizteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena).

Aurkeztu beharreko materialak eta dokumentazioa ondorengoak dira:

Materialak

  • Filmaren kopia berri bat, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan.
  • Ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean.
  • Lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana.

Dokumentazioa

  • Elkarrizketen zerrenda ja­torrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan.
  • Sei gida.
  • Sei horma-irudi.
  • Sei argazki.
  • Eus­kal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabal­tzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertzi­ala izango ez duena.

Euskadiko Filmategiak kopiak gainbegiratuko ditu, eta oniritzia emandakoan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean ziurtagiria egingo du, eta honen kopia bat Kulturaren Sustapenerako sailera eta beste bat produkzio-etxera bidaliko ditu.

Informazioa eskatu

* duten eremuak derrigor bete beharrekoak dira















Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.