Ikusentzunezko alorra

Ekoizleek edo ikus-entzunezko produktuetako jabeek, beren material zinematografikoak (negatiboak, internegatiboak, kopia positiboak…) eta bideografikoak Euskadiko Filmategian uzteko aukera dute. Borondatezko gordailuaren aukera honi esker, ikus-entzunezko ekoizpenen jabeek ez dute irudien gaineko jabetza galtzen, eta materialen biziraute egokia bermatuta dute kamara errefrigeratu eta egokituetan.

Halaber, Euskadiko Filmategiak ekoizpen hauek ikusi ahal izango direla bermatzen die ekoizpen-etxeei. Ikerleak, zinemagileak edo gure bisionatu aretoa sartzeko aukera duten guztiek izango dute gordailu hauek ikusteko aukera. Inolaz ere ezingo da irudi horien kopia egin, esplotazio eskubideen jabeak, idatziz, baimenik eman gabe.

Filmak postaz, mezulariz edota pertsonalki ekarri daitezke gure egoitzara (Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1-2. solairua. 20012 Donostia). Euskadiko Filmategiaren ordutegia ondorengoa da: astelehena-asteartea-asteazkena-ostirala (08:00-15:00) eta osteguna (08:00-14:00 / 15:00-17:30). Irudiekin batera, beharrezkoa da ondorengo harremanetarako datuak jakinaraztea: ekoiztetxearen izena, gordailu-egilearen izen-abizenak, IFK – NAN zenbakiak, helbidea, telefono-zenbakia (etxekoa eta sakelakoa), e-posta eta fax-zenbakia (izanez gero).

 

Informazioa eskatu

* duten eremuak derrigor bete beharrekoak dira















Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.