Kimuak 2020 deialdia atzeratu egingo da

2020-04-02

Egungo pandemiak eragindako konplikazioen eta ziurgabetasunaren aurrean, KIMUAK osatzen dugun erakundeok, hots, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak, euskal film laburren sustapena eta banaketa programa honen 2020ko aukeraketa prozesua atzeratzea erabaki dugu.

Konfinamenduak eragindako egoerak deialdiaren irekiera atzeratzera behartzen gaitu, baina lanean dihardugu atzerapen hori ahalik eta txikiena izan dadin eta 2020an ekoitzitako film laburren ibilbideari kalterik egin ez diezaion.

Euskal ikus-entzunezkoen industriako hainbat eragilerekin etengabe harremanetan gaude, eta datozen asteetan informazio zehatzagoa eman ahal izatea espero dugu.

Prozesu honen inguruko zalantzak argitzeko, ohiko kontaktuetan aurkituko gaituzue.


Albisteen zerrendara itzuli

Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.