Proiekzio aretoa

Euskadiko Filmategiaren proiekzio aretoa erabilgarri dago haien ikus-entzunezko ekoizpenak proiektatzean interesatuta dauden produkzio-etxe edo erakundeentzat.

Betebeharrak

  • Aretoaren eskaera idatziz egin beharko da, eskatutako datarekiko aste beteko aurrerapenarekin gutxienez, jarraian dagoen formularioa behar bezala beteta.  
  • Proiektatu nahi den filmaren formatuaz eta berezitasun teknikoetaz informazioa eman beharko da.
  • Proiekzioak, arlo pribatukoak izango dira soilik eta ez da, inolaz ere, publiko orokorrarentzat aterik zabalduko.
  • 35 mm.-ko kopien kasuan, gutxienez, 24 ordu aurretik egon beharko dute Filmategian proiekzioa prestatu ahal izateko.

Tarifak

  • Proiekzioen kostua, Euskadiko Filmategiak zerbitzu honengatik onartutako tarifen araberakoa izango da.

Burututako ekoizpenaren lehenengo pasea egin nahi duten euskal produkzio-etxeek doan egiteko aukera izango dute, aurreko betebeharrak betetzen badituzte. Ekoizpen horien bigarren pasea Euskadiko Filmategiak zerbitzu horrengatik onartutako tarifen araberakoa izango da.

Informazioa eskatu

* duten eremuak derrigor bete beharrekoak dira













Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.