Ana Diezi buruzko atzera begirakoa

Ana Diez, intimismoa testuinguruarekin

Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesiari buruzko atzera begirakoarekin 2011n abiatutako ibilbideak bigarren emanaldi logikoa izango du orain Ana Diezi eskainitakoarekin. Beraz, tuterarra izango da 2012an Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan argitaratuko dugun argitalpen berriaren eta bere filmografia osoaren programazioaren protagonista. Baionan (Cinema L’Atalante/L’Autre Cinema), Bilbon (Golem AlhondigaBilbao), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Gasteizen (Cines Florida-Guridi Zinemak) izango diren emanaldiek gaur egunera arte gurean izan den emakumezko zuzendari oparoenaren lanean sakontzea ahalbidetuko die euskal zinemazaleei. Dana Rotbergekin batera sinatutako Elvira Luz Cruz, pena maxima Mexikoko eskola-ariketa gordin zein interesgarriarekin egin zuen debuta. Euskal Herrira itzuli zenean, Angel Amigo produktorearen eskutik abiatu zuen bakarkako ibilbidea, euskal zinemarentzat bereziki emankorra izan zen 80ko hamarraldi amaieran. Ander eta Yul (1989) filmarekin Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria eskuratu zuenetik Paisito (2008) pelikulara arte, ia mende laurdena pasatu da: dozena erdi film luze zuzendu ditu, eta sarritan protagonistak Atlantikoa zeharkatu duten pertsonaiak edota indarkeriazko testuinguruekin aurrez aurre topo egin dutenak (baina ia beti barne bizitza antolatzeko borrokan dihardutenak) izan dira. Izan ere, Ana Diezen zinema hunkigarriari errepaso egiteak dastatzeko gogoa pizten duen zapore intimista uzten du.

Egitaraua

 

Ordutegia

Emanaldiak 20:00etan hasiko dira Antzoki Zaharrean (Donostia), Cines Florida-Guridi Zinemetan (Gasteiz) eta Golem AlhondigaBilbaon (Bilbo). Cinema L’Atalante/L’Autre Cineman (Baiona), berriz, ondorengo ordutegia izango dute proiekzioek: Ander eta Yul (2012/06/01-19:00etan), Paisito (2012/06/01-21:00etan), La mafia en La Habana (2012/06/02- 17:00etan) eta Galindez (2012/06/02-19:00etan).

Salneurriak

Bilbo/Donostia/Gasteiz
Sarrera: 4 € (AlhondigaBilbao txartelarekin: 3 €).
Zikloaren abonua: 10 €.
* %10eko deskontua Donostia Kultura txartelarekin
Baiona
Sarrera: 4,20 €. Ez dago abonurik.
• Sarreren salmenta: proiekzio-aretoetan.

Bertsioa

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko emanaldiak jatorrizko bertsioan eta azpititulurik gabe izango dira. Baionako emanaldi guztiak, berriz, jatorrizko bertsioan eta frantsesezko azpitituluekin izango dira.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.