Erreprodukzioak eta bikoizketak

Ikus-entzunezko dokumentuen erreprodukzioak edo duplikazioak

Euskadiko Filmategiarenak diren ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea, hezkuntza, ikerkuntza edo erakunde publikoetan artxiborako erabilerari zuzenduta

  • Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta.
  • Kopiek Euskadiko Filmategiaren logoa izango dute pantailan. Kopien kostua zerbitzu honengatik Euskadiko Fimategiak onartuta dituen tarifen araberakoa izango da.
  • Haien bolumenagatik edo izaeragatik, sail teknikoan eragina izan dezaketen eskaerak modu berezian aztertuko dira.
  • Eskaera bakoitzari erantzuna emateko epea, une bakoitzean aurkezten diren eskaera kopuruaren araberakoa izango da.

Euskadiko Filmategiarenak diren ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea, ikus-entzunezko produkzioak egiteko

  • Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta eta eskaera egiten duen erakundearen datuak jarrita.
  • Eskaera hauetan, irudien lagapen kontratu bat egingo da eta irudien erabileragatik Euskadiko Filmategiak onartuta dituen tarifak aplikatuko dira.
  • Eskaera bakoitzari erantzuna emateko epea, irudien lagapen kontratuan azaltzen dena betetzearekin zuzenki lotuta egongo da.

Euskadiko Filmategiarenak diren ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea, erakusketetan eta kultur erakundeek antolatutako ekitaldietan erakusteko

  • Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta.
  • Ikus-entzunezko dokumentua non erakutsiko den eta haien erabilpenaren baldintzak idatziz arrazoitu beharko dira.
  • Kopiek Euskadiko Filmategiaren logoa izango dute pantailan. Kopien kostua zerbitzu honengatik Euskadiko Fimategiak onartuta dituen tarifen araberakoa izango da.
  • Eskaera bakoitzari erantzuna emateko epea, une bakoitzean aurkezten diren eskaera kopuruaren araberakoa izango da.

Euskadiko Filmategiko funtsetan dauden baina beste erakunde edo partikularren jabetza duten ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea

  • Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta.
  • Ikus-entzunezko dokumentuaren jabearen idatzizko baimena aurkeztea.
  • Kopien kostua zerbitzu honengatik Euskadiko Fimategiak onartuta dituen tarifen araberakoa izango da.
  • Eskaera bakoitzari erantzuna emateko epea, une bakoitzean aurkezten diren eskaera kopuruaren araberakoa izango da.

Informazioa eskatu

* duten eremuak derrigor bete beharrekoak dira













Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.