2018

Jazzinema (2018)

 

 

 

JAZZINEMAren iraupena bi hilabetera luzatuko dugu aurten; Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan udaro iristen zaigun zikloa, hain zuzen. Jazza eta zinema, zinema eta jazza: elkargune zoragarria, sinbiosi ederra osatzen dute. Hirugarren edizioa da jada.

Irakurtzen jarraitu

Euskadiko Filmategiaren 40. urteurrena / Kimuaken 20. urteurrena



EUSKADIKO FILMATEGIAREN 40. URTEURRENA ETA KIMUAKEN 20.-A

Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu; Kimuakek betetzen dituen bikoitzak, hain zuzen. Programazio berezi batekin ospatu nahi dugu. 

 

 

 

Irakurtzen jarraitu

Claude Lanzmanni omenaldia (Paris, 1925-2018)

 

 

Claude Lanzmann uztailaren 5ean zendu zen Parisen, 92 urterekin. Frantziako XX. mendeko bizimodu intelektualeko pertsonaia esanguratsuenetako bat izan da. Hark idazle eta kazetari gisa egindako lana askotan nabarmendu izan dute. Shoah (1985) berak zuzendutako film erraldoia utzi du ondare nagusi gisa.

 

 

Irakurtzen jarraitu

NOSFERATU 2017-2018: "Etorkizun inperfektua(k). Distopia eta zinea".

 

Distopia terminoak –politikari eta ekonomista britainiar John Stuart Mill-ek 1968an sortua– fikzio bat ematen digu aditzera. Fikzio horrek xehetasunez deskribatzen du gizarte futurista bat, zitala berez, non aurrerabide sozialean, teknologikoan, moralean jarria dugun sinesmena zeharo suntsituko baituten era guztietako gehiegikeriek eta abusuek, aurrerapena lortu nahian aurrera eramandakoek… Hala eta guztiz ere, fikzio distopikoak ez dira bakarrik beren egileen irudimenak sortuak: deskribatzen dizuten izugarrikerien etorkizuna oraingoak eta egiazkoak diren ideiak edo arazoak denboran estrapolatzean datza, eta beraz, gure oraina ikuspegi kritiko batez aztertzeko balio digute.

H.G. Wells, George Orwell, Aldous Huxley, Karel Capek edo J.G. Ballard bezalako idazleen legatutik abiatuta, ahalmen handiko diskurtso distopikoa eraiki du zineak artearen arloan izan zituen hastapenetatik oso gai polemikoei heltzean: autoritarismo politikoa, desberdintasun sozialak, autokrazia ekonomikoa, teknologiak giza bizitzan duen eragina, kulturaren degradazioa, sentimenduen galera, beldurra gerra nuklearrari, ingurumenaren narriadurari, indarkeriari menderatze ideologikorako tresnatzat… Ahalmen handiko diskurtso bisual batez baliatu diren filmen unibertso trinko eta erakargarri honetatik itzal handiko zinemagile ugari igaro izan dira, haien artean, Fritz Lang, Ridley Scott, Stanley Kubrick, Jean-Luc Godard, Franklin J. Schaffner, Paul Verhoeven, Richard Fleischer, George Miller, George A. Romero, Oliver Assayas edo Terry Gilliam, batzuk aipatzearren.

Irakurtzen jarraitu

Andréi Tarkovski

ANDRÉI TARKOVSKIREN ATZERA BEGIRAKOA

Tabakalerarekin batera antolatutako Tarkovskiren atzera begirakoari ekin diogu berriro. Ikusgai izango dira Stalker (1979), Sobietar Batasunean egin zuen azken filma; Nostalghia (1983), Italian erbesteratuta zegoela egina, eta Offret (1986), Suedian filmatua, Ingmar Bergmanen lantaldeko kide askorekin batera; amaitzeko, Une journée d'Andréi Arsenevitch (2000), Chris Markerrek Cinéastes de notre temps serie bikainean egindako hurbilketa. Tarkovskiren filmografia berrikusi edo lehenengoz ikustea, zuzendariak berak Die versiegelte Zeit. Gedanken zur Kunst, Ästhetik und Poetik des Films liburuan adierazi zuen moduan, “zinemaren arte gazte eta bikain honek eskaintzen dituen aukeren basoan” murgiltzea da.

Irakurtzen jarraitu

Gustukoena

'Gustukoena' saioak zinefiliak ematen dituen aukerak baliatu nahi ditu, pertsona ezagun batek zinemaren historiako bere klasikorik gustukoena aurkez dezan. 

Irakurtzen jarraitu

HOR KANPOAN. Zinema eta zientzia.

Kip Thorne astrofisikari eta 2017ko Fisikako Nobel saridunak dioenez, hauxe zuen helburu berak Interstellar filmean aholkulari moduan egindako lanean: gazteei zientziarekiko interesa piztea. Eta lortu egin zuen, eta ez gazteekin bakarrik. Euskadiko Filmategiak, Azkuna Zentroak eta Donostia International Physics Center-ek antolatzen dugun HOR KANPOAN/AHÍ FUERA/OUT THERE zikloarekin, nahi dugu ikusle guztiak zinemaz ere interesatzea. Diziplina sortzaileak dira biak, eta bakoitzak bere erremintak erabiliz interpretatzen dute errealitatea. Gure kulturaren funtsezko parte dira biak, eta munduaz dugun ikuspegia aldatu digute. Zinemak irudimena pizten digu, hainbesteraino non gai baita gu espazioaren abenturaren lehen lerrora eramateko. Edo Lurretik kanpo nolabaiteko bizia badela amesteko, hori ere maiz eztabaidatzen baita komunitate zientifiko espezializatuan...

Zer dago hor kanpoan? Sortzetik beretik egin dio galdera hori zinemak bere buruari (gogoratu Méliès eta haren Bidaia Ilargira). Badirudi areto ilunak eta pantaila handiak berez gonbidatzen dutela espazioan bidaiatzera. Ziklo honetako filmen bidez, ikusi ahal izango dugu nolako bilakaera izan duen hizkuntza zinematografikoak halako gaiei heldu dienean. Gainera, goi-mailako zientzialariek aurkeztuko dituzte filmak. Hala, aukera izango dugu film bakoitza ekoitzi zen garaiko ezagutza zientifikoen mailetara hurbiltzeko eta ikusteko nola irudikatu dituen zinemaren industriak ezagutza horiek pantaila handian. Orobat ikusiko dugu testuinguru bakoitzeko beldurrak eta itxaropenak ezinbestean islatu dituela.

Thorne haur irudimentsua izan zen, eta ikasle nabarmena. Eguzki-sistemari buruzko hitzaldi batera joan zen amarekin, eta hitzaldi hark pentsaera aldatu zion. Sinistuta gaude HOR KANPOAN zikloa ikusteak antzeko efektuak eragin litzakeela ikusleengan...

Irakurtzen jarraitu

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.