Datu pertsonalen babesa
Datu pertsonalak ematea ez da beharrezkoa web gune honetako eduki eta zerbitzuetara sartzeko, bai, ordea, iritziak emateko, bitxikeriak bidaltzeko eta Euskadiko Filmategiarekin harremanetan jartzeko.
Erabiltzailea da emandako datu pertsonalen egiatasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta Euskadiko Filmategia horri dagokionean erantzukizun guztietatik at gelditzen da.
Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak Euskadiko Filmategiaren fitxategi automatizatuan sartuko dira, eta isilpean erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki.
Datu horiek emanda, erabiltzaileak baimena emango du Web gunean adierazitako helburuetarako tratamendu automatizatua egiteko.
Erabiltzaileak edozein unetan izango du bere datuak ikusteko, zuzentzeko, bertan behera uzteko edota aurka egiteko eskubidea; horretarako Euskadiko Filmategira jo beharko du – helbide soziala: Antso Jakitunaren Hiribidea, 17, atzealdea, E – 20010 Donostia-, edo bestela elkartearekin harremanetan jarri, honako posta elektroniko honen bidez: filmoteca@filmotecavasca.com