Partikularrak

PARTIKULARREN GORDAILUA EDO DOHAINTZA

8 mm., Super-8, 9,5 mm., 16 mm. edo 35 mm. formatuetako pelikularik ba al duzu? Gustatuko al litzaizuke baldintza onenetan kontserbatu, eta, ahal den heinean, haiek hondatzea sahiestea? Formatu eskuragarri batean gorde nahi al duzu edukia, hala modu errazagoan eta erosoagoan izateko eskura zure irudiak?

Euskal ondare zinematografikoa babesteko orduan partikularren gordailuek eta dohaintzek duten garrantziaz jabetuta, Euskadiko Filmategiak telezineatu zerbitzu bat (euskarri zinematografikoan dauden irudiak euskarri bideografikora bilakatzea) jarri du abian arestian aipatutako formatuetan. Beraz, gordailu edota dohaintza* bat egin nahiko bazenu, ondorengo prozedura jarraitu beharko zenuke:

Betebeharrak

  • Euskadiko Filmategiak ondorengo formatuetan filmatutako irudiak hartzen ditu: 8 mm., Super-8, 9,5 mm., 16 mm. edo 35 mm.
  • Doako zerbitzua da.
  • Jatorrizko filmak Euskadiko Filmategiaren artxibategian gorde ohi dira, eta, ondorioz, gordailuan edota dohaintzan utzitako irudiak bere instalazioetan ikusi ahal izango dira.
  • Gordailugileari edota dohaintza-emaileari telezinetatutako irudiak DVD batean entregatu, eta gordailu edota dohaintza* ziurtagiri bat emateko konpromisoa hartzen du bere gain Euskadiko Filmategiak. Era berean, nahiago izanez gero, irudiak formatu digitalean eskuratu daitezke (DVDan jaso ordez). Kasu horretan, beharrezkoa da  aldez aurretik jakinaraztea lehentasun hori eta irudiak gordetzeko disko gogor bat (PCrako formateatuta) ekartzea Euskadiko Filmategira.
  • Irudiak behin bakarrik telezineatuko dira, eta gordailugile edota dohaintza-emaileari telezineatutako materialaren kopia bakar bat emango zaio. Kopia gehiago nahi izanez gero, Euskadiko Filmategiak kopiatuaren kostu teknikoa kobratuko du.
  • Euskadiko Filmategiak irudiak filmatu ziren bezala entregatuko ditu. Era berean, irudiak telezineatu ondoren, ez da ediziorik egingo.
  • Irudiek Euskal Herriarekin zerikusia izan behar dute; ondorioz, alde batera utziko dira baldintza hori betetzen ez duten irudi guztiak.

Bidalketa

  • Filmak postaz, mezulariz edota pertsonalki ekarri daitezke gure egoitzara (Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1-2. solairua. 20012 Donostia).
  • Euskadiko Filmategiaren ordutegia ondorengoa da: astelehena-asteartea-asteazkena-ostirala (08:00-15:00) eta osteguna (08:00-14:00 / 15:00-17:30).
  • Irudiekin batera, beharrezkoa da ondorengo harremanetarako datuak jakinaraztea: modalitatea* (gordailua edo dohaintza), izen-abizenak, NAN, helbidea, telefono-zenbakia (etxekoa eta sakelakoa), e-posta eta fax-zenbakia (izanez gero).

* Gordailu edota dohaintza bat egitearen arteko desberdintasuna ondorengoa da: gordailuaren kasuan, gordailugileak ditu irudien  eskubideak. Ondorioz, pertsona edota erakunde batek irudi horiek erabili nahi izango balitu, gordailugileari eskatu beharko lioke horretarako baimena. Horrela, gordailugilea izango litzateke baimena eman ala ez, eta zein baldintzatan, erabakiko lukeen pertsona. Bestalde, dohaintzaren kasuan, Euskadiko Filmategiak hartuko luke bere gain irudi horien inguruko eskubideen kudeaketa. Hala, dohaintza-emailea prozesu horretatik at geratuko litzateke, eta Euskadiko Filmategiak bideratuko lituzke beharrezko izapideak.

 

Informazioa eskatu

* duten eremuak derrigor bete beharrekoak dira















Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.