Programazioa

NOSFERATU / Fassbinder

NOSFERATU / Fassbinder

Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena. Zinegile alemanak zuzendutako 35 film luze eta bi film laburrak proiektatuko dira, baita bere bi telesailak ere: "Zortzi orduk ez dute egun bat osatzen" (1972-1973) eta "Berlin Alexanderplatz" (1980) monumentala.

Programazio hau beste saio batzuekin osatuko da; Fassbinder + Plus izena eman zaion hautaketa bat da, 17 film ikusteko aukera emango diguna. Film horien artean batzuk modu desberdinetan daude lotuta Fassbinderrekin eta bere obrarekin, zinegilearen inspirazio-iturri izan ziren beste batzuk –All That Heaven Allows (Douglas Sirk, 1955)– eta bere eraginpean sortuak beste zenbait –¿Qué he hecho yo para merecer esto? (Pedro Almodóvar, 1984)–. Gainera, hitzaldiak emango dira zinegile berezi honen irudia gertuagotik ezagutzeko.

Beti bezala, zikloarekin batera bi liburu editatuko dira ‒bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz‒ zuzendari alemanaren lanari eskainiak. Lehena, Rainer Werner Fassbinder. Amor y rabia, Colección Nosferatuko 16. zk., Quim Casasek koordinatu du eta 21 autorek parte hartu dute bertan; Rainer Werner Fassbinder. Ametsak abian jartzen dituzten emozioak, Nosferatu bildumako 8. zk., Carlos Losillak idatzia da, eta Aritz Gorrotxategik euskaratua.

* Antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola eta Donostia Zinemaldia. 

Zikloaren programa
Donostia
Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.