Nosferatu: Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian

75 urte geroago, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Zinema agiri bat edota eragile bat bezala, eta baita historia idazteko formatu berri bat bezala ere aztertua izan daitekeen artea da. Gerra Zibilean (1936-1939) Durangon eta Gernikan izandako bonbardaketen 75. urteurrena oroitzeko, gerrak gaur egunera arte pantailetan utzi dituen ahalegin propagadistiko edota oroimenezkoak islatzen dituzten filmak egon badaude. Aguirre lehendakariak nazioarteko elkartasunari dei eginda Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako propaganda zinematografikoak (Semana Santa en Bilbao, Entierro… eta Guernika) bere kontrapuntua izan zuen dokumental frankisten propaganda faxista basatian (Frente de Vizcaya y 18 de julio, Bilbao para España). Ondoren, matxinatutako alderdi irabazleak historiaren irakurketa filmiko monopolistikoa burutu zuen (El otro arbol de Guernica); eta, bitartean, Gernikakoa bezalako zorigaitzen nazioarteko oroimena, zinemari esker (Resnais, Flaherty, Arrabal), gerrako basakeriaren aurkako borrokaren zeinu bilakatu zen. Azkenik, Franco diktadorearen heriotzaren ondoren, Euskal Herriko Gerra Zibilaren zenbait alderdi –lehendik isilarazitakoak- agerian uzten dituzten beste pelikula batzuk (Zorrila, Boutron, Medem, Camino, Taberna eta Olea, beste batzuen artean) aurrera egin dute gaur egunera arte. Izan ere, Susan Sontagek zioen bezala, izenik gabeko izuak badaude, irudiak falta zaizkielako da. Azken hiru hamarraldietan, ziklo honetan beren filmekin parte hartuko duten zinemagileek, batik bat euskaldunek, ahanzturaren aurka txertatu gaituzte zeluloidearekin.

Egitaraua

 

Ordutegia

Emanaldiak 20:00etan hasiko dira Antzoki Zaharrean (Donostia), Aula Fundacion Caja Vital Kutxa-Dendaraban (Gasteiz) eta Golem AlhondigaBilbaon (Bilbo).

Salneurriak

• Sarreren salmenta: proiekzio-aretoetan.

SARRERA

Bilbo/Donostia
Sarrera: 4,5 €* (AlhondigaBilbao txartelarekin: 3,5 €).
* %10eko deskontua Donostia Kultura txartelarekin
Gasteiz
Sarrera: 3 € (Kutxabank txartelarekin: 2 €)
Sarrerak salgai emanaldia baino ordubete lehenago leihatilan

ABONOA

Bilbo/Donostia/Gasteiz
Abonoa: 31,40 €* (emanaldi guztiak eta liburua barne).
* %10eko deskontua Donostia Kultura txartelarekin

Bertsioa

Emanaldiak jatorrizko bertsioan eta azpititulurik gabe izango dira, ondorengo filmen kasuan izan ezik: euskarazko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (Ikuska 2, Ikuska 17 eta Gernika, el espíritu del árbol), frantsesezko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (El árbol de Guernica, Fiesta eta Guernica), eta gaztelaniara bikoiztutako bertsioa (Lauaxeta-A los cuatro vientos).

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.