Mitxelenarenak

Koldo Mitxelena (Errenteria 1915-Donostia 1987) hizkuntzalariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da aurten. Mitxelena zinema kritikaria izan zen 1954 eta 1961 urteen artean Egan aldizkarian (euskarazko zinema kritikak aldizka argitaratu zituen lehen berripapera izan zen). Mitxelenaren idazkerak maila altua erakutsi zuen lan hauetan ere. Hizkuntza zinematografikoaren alde teknikoenak saihestu zituen nahita, eta film bakoitzaren historian eta zuzendari bakoitzaren obraren testuinguruan jarri zuen arreta. Bere testuek handinahikeriazko erudizio ariketei uko egin zieten: iritzia eman ordez, informatu egin zuen, eta inoiz ez zen sentitu pelikula egin zuen pertsona baino gehiago. Ironia, sarkasmoa eta umorea baliatu zituen gustatzen ez zitzaionetik urruntzeko, eta sekula ez zuen jo irainera edota pontifikaziora. Aitzindaria izateaz gain, Koldo Mitxelena pertsona apala izan zen, eta zinemaren esparruan talentua antzemateko zuen sena ukaezina da.

Euskadiko Filmategiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean antolatu duen Mitxelenarenak zikloa otsailaren bukaera arte luzatuko da Tabakaleran (Donostia).Euskal intelektualari deigarriak egin zitzaizkion eta dagoeneko klasiko bihurtu diren zenbait titulu errepasatuko dira, hala nola Berlanga, Kazan, Houston eta Aldrich bezalako zuzendarien lanak, besteak beste. Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko edota euskarazko azpitituluekin, izango dira.

 

Urtarrilak 07 (19:00etan)

 

Los jueves, milagro (Luis García Berlanga, 1958). Espainia. JBES. 85’. 35mm.

 

Fontecillak, bere bainuetxearen ospearengatik egun oparoak bizitako herriak, egun nekez biziraun dezake landak eta turismo eskasak eskainitako irabazietatik. Dagoeneko trena ere ez da geratzen herriko geltokian. Don Ramón bainuetxearen jabea nazkatuta dago bere bezeroak gutxi eta aristokraziatik kanpokoak direlako. Beraz, plan bat prestatzea erabakiko du beste hainbat pertsonekin hitzartuta, hala nola alkatea, irakaslea, bizargina, hoteleko nagusia eta don José ugazaba aberatsa. Denen artean adostuko dute, Lourdesen bezala, Andre Mariaren agerraldi bat antolatzea, turismoa eta elizkoiak erakartzeko. Arazoa konpondu egingo da, don Josék eta San Dimas Lapur Onaren eskulturak duten antzaz ohartzen direnean.

* Aurkezpena: Elixabete Pérez.

Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian egindako kritika.

Jaitsi

 

Urtarrilak 14 (19:00etan)

 

La ley del silencio -On the waterfront- (Elia Kazan, 1954). AEB. JBAES. 101’. 35mm.

 

Johnny Friendly portuko sindikatuko nagusiak bitarteko mafiosoak erabili ohi ditu New Yorkeko kaiko zamaketariak kontrolatzeko eta esplotatzeko. Terry Malloy, berarentzat lan egiten duen porrot egindako boxeolaria, nahi gabe haren krimen batean nahastuko da. Malloyk Edie Doyle biktimaren ahizpa ezagutzen duenean, egundoko bilakaera morala izango du eta bere iraganaz damutuko da. Edieren bitartez, Barrie aita ezagutuko du eta azken honek animatu egingo du auzitegira joan eta dakien guztia kontatzera.

* Aurkezpena: Josean Ruiz de Azúa.

Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian egindako kritika.

Jaitsi

 

Urtarrilak 21 (19:00etan)

 

Moby Dick (John Huston, 1956). AEB. JBAES. 116’. 35mm.

 

 

Ahab, Pequod baleontziko kapitaina, Moby Dick ehizatzearekin setatuta dago. Izan ere, bale zuri handi horrek hanka bat errotik atera zion, eta ondorioz, amorruz eta mendeku egarriz bete zuen. Arrazoi horrengatik, zazpi itsasoetan barna nabigatzera eskainiko du bere bizitza, bere harrapakina atzemateko helburuarekin.

* Aurkezpena: Begoña del Teso.

Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian egindako kritika.

Jaitsi

 

Urtarrilak 28 (19:00etan)

 

Vera Cruz (Robert Aldrich, 1953). AEB. JBAEU. 94’. 35mm.

 

1864ean, Mexikoko kontserbatzaileen babesarekin, Frantziako Napoleón III.-ak (1852-1871) Austriako Maximiliano ezarri zuen Mexikoko enperadore gisa. Erabaki horrek matxinada eragin zuen juaristen artean. Gerra zibil bete-betean, bi amerikar mertzenariok egoera hori baliatuko dute euren zerbitzuak aurkezteko eskaintza onena egiten duenari. Hala, emakumezko juarista eder bat eta kondesa frantses bat ezagutuko dituzte.

* Aurkezpena: Joxean Fernández.

Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian egindako kritika.

Jaitsi

 

Otsailak 04 (19:00etan)

 

Pasión de los fuertes -My darling Clementine- (John Ford, 1946). AEB. JBAES. 98’. 35mm.

 

Wyatt Earp Dodge Cityko lehengo sheriffari Tombstone hiriko komisario izatea eskaini diote, baina honek ezezkoa eman du, gehiago interesatzen baitzaio bere anaiekin batera daukan negozio ganaduzalea. Hala ere, anaietako bat erailtzen dutenean, komisario lanpostuari baiezkoa ematea erabakiko du eta bere anaiak laguntzaile izendatuko ditu. Egiteko horretan, Doc Holliday izeneko jokalari eta pistolaria bidelagun izango du.

* Aurkezpena: Txema Muñoz.

Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian egindako kritika.

Jaitsi

 

Otsailak 11 (19:00etan)

 

Hondartzan -On the beach- (Stanley Kramer, 1959). AEB. JBAEU. 134’. 35mm.

 

 

Holokausto nuklear batek ia guztiz suntsitu ditu gizakiak, Australian bizi den pertsona talde bat izan ezik. Bizirik atera diren pertsonak bilatzea helburu duen urpeko ontzi batetako komandantea da Gregory Peck. Bitartean, laino erradiaktiboak dagoeneko suntsitu du iparraldeko hemisferioa eta pixkanaka gerturatzen ari da gizakiaren azken gotorlekura.

* Aurkezpena: Amaia Serrulla.

Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian egindako kritika.

Jaitsi

 

Otsailak 18 (19:00etan)

 

Arrotz bat bezala, ez -Not as a stranger- (Stanley Kramer, 1955). AEB. JBAEU. 135’. 35mm.

 

Lucas Marsh medikuntzako ikasle handizale eta baliabide gabekoa Kristina Hedvigsonekin ezkondu da ikasketak ordaindu ahal izateko. Neska berataz maiteminduta dago, baina Marshek bere lana bakarrik maite du. Emozionalki oso pertsona itxia da, gainerakoei zabaltzeko zailtasunak dituena (baita bere lagun minari edota aita alkoholikoari ere). Ikasketak amaitzean Dave Runkleman doktorearentzat lanean hasiko da. Mediku hori zakarra da tratuan, baina aldi berean, sentibera eta bihozbera ere bada.

* Aurkezpena: Maialen Beloki.

Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian egindako kritika.

Jaitsi

 

Salneurriak

Sarrera: 3,50 €.
Tabakalerako Informazio Puntuan daude salgai, Mandasko Dukea pasealekuko sarbidean.

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta. 
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta.

Lekua

Tabakalerako zinema-aretoa (Mandasko Dukea pasealekua, 52. 20012 Donostia).

Antolakuntza

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia.
Kolaboratzailea: Errenteriako Udala.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.