Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak 2017-2018ko Nosferatu zikloa aurkeztu dute: Etorkizun inperfektua(k). Distopia eta zinea.

2017-11-06

2017ko azaroaren 8tik 2018ko ekainaren 20ra arte izango da, Donostiako Tabakalerako 1 Zinema Aretoan.

Datorren asteazkenean, azaroaren 8an, 20:00etan, Tabakalerako 1 Zinema Aretoan hasiko da Etorkizun inperfektua(k). Distopia eta zinea zikloa, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatuta. Zikloari hasiera emateko Franklin J. Schaffnerrek zuzendutako Planet of the Apes (1968) proiektatuko da. Ekainaren 20ra arte luzatuko da zikloa eta 24 saio bilduko ditu. 1921 eta 2006 urte bitarteko 25 film proiektatuko dira, oso modu desberdinetan heltzen dienak distopien munduari.

Hautatutako filmak era askotakoak izatea izan da asmoa, bai jatorriari bai ekoiztu ziren garaiari dagokienez. Gainera, gero eta hedatuagoa eta hurbilagoa dugun distopiaren kontzeptura egin duten hurbilketa hartu dugu kontuan, batik bat XX. mendearen lehenengo erdian sakonetik heltzen hasitako gaia izan baitzen bi mundu gerrek utopiei azkena eman ondoren.

Ohi denez, bi liburu editatu dira: Futuro(s) imperfecto(s). Cine y distopía, Antonio José Navarrok koordinatua, eta Biharko amesgaiztoak. Distopien ibilbidea literaturatik zinemara, Zigor Etxebestek idatzia. 


Albisteen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.