Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Javier Aguirre zinemagilea omenduko dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen baitan

2020-11-05

Ekitaldia azaroaren 6an, 16:30ean, izango da Donostiako Antzoki Zaharrean.

Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute Javier Aguirre (Donostia, 1935 – Madril, 2019) zinemagile donostiarrari Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen baitan eskainiko dioten omenaldia. Ekitaldia azaroaren 6an, 16:30ean, izango da Donostiako Antzoki Zaharrean. Begoña del Teso kazetari eta zinema kritikariak aurkeztuko du saioa, eta Arantxa Aguirre zendutako errealizadorearen alaba zinemagileak ere parte hartuko du ekimenean.

Ekitaldian bi film proiektatuko dira: batetik, La dama del Fantaterror (Diego López, 2020) film laburra, zuzendariak berak aurkeztuta, eta bestetik, El gran amor del conde Drácula (Javier Aguirre, 1972).

Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak azpimarratu du Javier Aguirre “gure zinemagile zabalenetako bat” dela. Hala, gogoratu du errealizadore donostiarra gure zuzendari emankorrenetako bat izateaz gain, 1955ean Cine Club de San Sebastián erakundearen sortzaileetako bat ere izan zela, Madrilen zinema ikasketak burutu zituela, lan teoriko-historiko interesgarri baten sortzailea ere izan zela (Anti-cine eta La huella del cine americano en el cine español), Madrilgo Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sustatzaileen artean egon zela, antzerki zuzendari lanetan ere aritu zela (Yo amo a Shirley Valentine), eta abar luze bat.


Albisteen zerrendara itzuli

Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.