Euskadiko Filmategiak Daniel Calparsorori buruzko argitalpena eta atzera begirakoa aurkeztu ditu

2017-10-10

Euskadiko Filmategiak prentsaurrekoan aurkeztu ditu Daniel Calparsorori buruz argitaratu duen liburua eta erakundeak euskal zinemagileari 2017ko urria eta abendua bitartean Tabakaleran (Donostia) eskainiko dion atzera begirakoa.

ARGITALPENA

DANIEL CALPASORO. CINE DE AUTOR, CINE DE GÉNERO.

Daniel Calparsorok guztiz unibertso pertsonala eraiki du Euskadin filmatutako bere lehen film luzeetatik abiatu (Salto al vacío, Pasajes y A ciegas) eta oraingoz zuzendutako azken pelikulara iritsi arte (Cien años de perdón). Bere pertsonaiak gogorrak eta hauskorrak dira aldi berean, eta ingurune zapaltzaile eta sarritan bortitzean borrokatzen dira. Lehen plano zorrotzen bitartez hurbiltzen zaie haiei, dituzten kontraesanak azaltzen saiatzeko. Hala, indar handiko zinema sortu du, Espainiako zineman ohikoa ez den bezala menperatuta akzioa. Bere lehen izenburuak egile zinemaren kanonetatik hurbil zeuden, baina ordutik indarrez sartu da genero zineman, bere lan bakoitza “Calparsororen pelikula bat” bilakatuta behin eta berriro. Enrique Urbizuk hitzaurrean idatzi duen bezala, Calparsororen filmak “askeak… eta tentsio handikoak, amorruz betetakoak, biziak, sarritan deserosoak, intuitiboak eta arrazionalak dira. Azkarrak eta sarerik gabekoak. Erabatekoak". Bide berriak bilatzeari uko egin gabe, bere zinemak, eklektizismotik, ezuste berriak ekartzea espero dugu.

Egileak: Jesús Angulo, Antonio Santamarina.

Jesús Angulo

(Campo de Criptana, 1953)

Nosferaturen Erredakzio Batzordeko kidea da eta honako pertsonaien inguruko liburuak idatzi ditu: Fernando Fernán-Gómez, Pedro Olea, Imanol Uribe, Javier Aguirresarobe, Elías Querejeta, Montxo Armendáriz, Antonio Mercero, Julio Medem eta Mariví Bilbao.

Antonio Santamarina

(Madril, 1953)

Nosferaturen Erredakzio Batzordeko eta Caimán CdCren Erredakzio Kontseiluko kidea da. Doré zinema-aretoko kudeatzaile ohia ere bada, eta honako gaiez idatzi du, besteak beste: Éric Rohmer, zinema eta literatura, eta zinema beltza.

* Elkarlanean hainbat pertsonairi buruzko liburuak argitaratu dituzte, hala nola Enrique Urbizu, Antxon Eceiza, José Luis Borau, Álex de la Iglesia, Ana Díez eta Juanma Bajo Ulloa. Era berean,  Breve historia del cortometraje vasco argitalpena ere batera idatzia da.

Hitzaurrea: Enrique Urbizu.

Argitaratzailea: Euskadiko Filmategia.

Salneurria: 19€.

Orrialde kopurua: 296.

ATZERA BEGIRAKOA

2017/10/11
18:00 / Zinema solasaldiak: Daniel Calparsoro-Enrique  Urbizu.
* Moderatzailea: Michel Gaztambide. [Z Aretoa]
20:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Salto al vacío (Daniel Calparsoro, 1995). Espainia. JBES. 88’.
La playa (Daniel Calparsoro, 1990). Espainia. Elkarrizketarik gabe. 7’.
* Aurkezpena: Daniel Calparsoro.
[1 zinema aretoa]

2017/10/12
19:00 / Enrique Urbizuren gustukoena.
The Night of the Hunter -La noche del cazador (Charles Laughton, 1955). AEB. JBAES. 93’.
* Aurkezpena: Enrique Urbizu.
 [1 zinema aretoa]

2017/10/18
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Pasajes (Daniel Calparsoro, 1996). Espainia. JBES. 85 ’.
El Síndrome Rufus (Daniel Calparsoro, 1989). Espainia. JBES. 3’30’’.
[2 zinema aretoa]

2017/10/19
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
A ciegas (Daniel Calparsoro, 1997). Espainia. JBES. 90’.
Fedorak (Daniel Calparsoro, 1991). Espainia. Elkarrizketarik gabe. 15’.
[2 zinema aretoa]

2017/10/25
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Asfalto (Daniel Calparsoro, 2000). Espainia. JBES. 92’.
W.C. (Daniel Calparsoro, 1992). España. JBAES. 14’.
[2 zinema aretoa]

2017/11/09
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Guerreros (Daniel Calparsoro, 2002). Espainia. JBES. 96’.
Testimonio (Kalebegiak) (Daniel Calparsoro, 2016). Espainia. JBES. 10’.
[1 zinema aretoa]

2017/11/23
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Ausentes (Daniel Calparsoro, 2005). Espainia. JBES. 95’.
[2 zinema aretoa]

2017/11/30
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Invasor (Daniel Calparsoro, 2012). Espainia. JBES. 99’.
[1 zinema aretoa]

2017/12/07
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Combustión (Daniel Calparsoro, 2013). Espainia. JBES. 104’.
[2 zinema aretoa]

21/12/2017
19:00 / Zikloa: Daniel Calparsoro.
Cien años de perdón (Daniel Calparsoro, 2016). Espainia. JBES. 96’.
[1 zinema aretoa]


Albisteen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.