Gustukoena

“...-ren gustukoena” saioak zinefiliak ematen dituen aukerak baliatu nahi ditu, Euskal Herriko pertsona ospetsu batek zinemaren historiako bere klasikorik gustukoena aurkez dezan. 

RAMÓN SAIZARBITORIA

   





RAMÓN SAIZARBITORIAREN GUSTUKOENA
Data: 2017/11/16 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako 1 zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

MA NUIT CHEZ MAUD -NIRE GAUA MAUDEN ETXEAN- (Éric Rohmer, 1969). Frantzia. 110'. JBAEU.

 

Jean-Louis ingeniari gazte eta katoliko elizkoia atzerritik itzuli berria da. Meza batean emakumezko ilehori bat begiratuko du arretaz, eta une horretan erabakiko du bere emaztea bilakatuko dela. Ondoren, Vidal adineko lagun komunista batekin topo egingo du kasualitatez, eta hark Mauden etxean, bere lagun dibortziatu baten apartamentuan, afaltzera gonbidatuko du Gabon gauean. Hizketaldi luzeak izango dituzte ezkontzaz, moralaz eta erlijioaz.

Aurkezpena: Ramón Saizarbitoria.

 

Enrique Urbizu

   





ENRIQUE URBIZUREN GUSTUKOENA
Data: 2017/10/12 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako 1 zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

THE NIGHT OF THE HUNTER -LA NOCHE DEL CAZADOR- (Charles Laughton, 1955). AEB. 93'. JBAES.

 

 

Bi pertsona hilda suertatu diren lapurreta burutu ostean, Ben Harper etxera itzuliko da atzemandako dirua ezkutatzeko. Han, seme-alabei sekretuaren berri emango die. Kartzelan, exekutatua izan aurretik, Harry Powellekin partekatzen duen ziegan diruaz hitz egingo du ametsetan. Powellek, aske geratzean, dirua bereganatu nahiko du, eta ondorioz, Harperren herrira joan eta haren emaztea maiteminduko du, berarekin ezkontzeko.

Aurkezpena: Enrique Urbizu.

 

Fernando Trueba

   





FERNANDO TRUEBAREN GUSTUKOENA
Data: 2017/07/22 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako 1 zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

LA CONEXIÓN -THE CONNECTION- (Shirley Clarke, 1962). EUA. 110'. JBAES.

 

 

Jack Gelberren antzezlanean oinarritutako film honek zinemagile gazte baten jarraipena egiten du, heroinarekiko menpekotasuna duten pertsona batzuk entrega baten zain daudela filmatzen dituen unean.

Aurkezpena: Fernando Trueba.

 

 

Itxaro Borda

   





ITXARO BORDAREN GUSTUKOENA
Data: 2017/04/20 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako 1 zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

SONATA DE OTOÑO -Höstsonaten- (Ingmar Bergman, 1978). Alemaniako Errepublika Federala. 99'. JBAES. 35mm.

 

Charlotte pianojole ezagunak bere ibilbideari eskaini dizkio ahalegin guztiak, eta ondorioz, ez du bere alaba Eva zazpi urtean ikusi. Hura bere senarrarekin (artzain protestante bat) eta gaitasun urriko ahizparekin bizi da. Beraz, amarekin maitasunezko eta gorrotozko harremana dauka. Horrenbeste urteren ondoren, Charlottek haiek bisitatzea erabaki du, baina elkar topo egitean, amaren eta alabaren arteko tentsioak eztanda egingo du.

Aurkezpena: Itxaro Borda.

 

Begoña del Teso

   





BEGOÑA DEL TESOREN GUSTUKOENA
Data: 2016/02/02 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako 1 zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

MELANCHOLIA (Lars von Trier, 2011). Danimarka. 130'. JBAES. DCP.

 

 

Justine eta bere senargai Michael euren ezkontza ospatzen ari dira, bere ahizparen eta koinatuaren etxean aparteko festa ospatuta. Bitartean, Melancholia planeta Lurrera gerturatzen ari da…

Aurkezpena: Begoña del Teso.

 

 

Carlos Boyero

   





CARLOS BOYEROREN GUSTUKOENA
Data: 2016/12/22 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako 1 zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

EL BUSCAVIDAS -The Hustler- (Robert Rossen, 1961). AEB. 134'. JBAES. 35mm.

 

Eddie Felson gazte arro eta moralik gabekoa da, eta billarreko aretoetan arrakastarekin aritzen da. Jokalari onena bilakatzeko asmoarekin, billarreko irabazle ospetsu baten bila dihardu. Azkenean, bere aurka lehiatzea lortuko du, baina bere segurtasun ezak, partidua galdu araziko dio. Emakume bakarti baten maitasunak une horretan daraman bizimodua uzteko aukera eskainiko balioke ere, Eddie ez da konformatuko irabazleari gailendu arte, horretarako ordaindu beharreko prezioari erreparatu gabe.

Aurkezpena: Carlos Boyero.

 

Abel Barriola

   





ABEL BARRIOLAREN GUSTUKOENA
Data: 2016/06/30 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

DERSU UZALA (Akira Kurosawa, 1975). SESB. 141'. JBAES. DCP.

 

Vladimir Arseniev kapitainak eta bere destakamenduak prospekzio geologikoak egin behar dituzte taiga siberiarrean. Lurraldearen mugagabetasunaren eta klimaren gordintasunaren ondorioz, galdu egingo dira. Lurralde basati horretan nora ezean ibili ondoren, Vladimirrek Dersu Uzala ezagutuko du. Dersu ehiztari nomada bat da eta ondo baino hobeto ezagutzen du lurraldea. Era berean, eguraldi txarrari aurre egiten ere badaki. Hala, natura errespetatzen eta berarekin harmonian bizitzen erakutsiko dio Vladimirri. Honek ez du sekula ahaztuko hark irakatsitakoa.

Mosfilmek zaharberritutako bertsioa.

Aurkezpena: Abel Barriola.

Anari

   





ANARIREN GUSTUKOENA
Data: 2016/04/28 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

BAJO EL PESO DE LA LEY (Down by law) (Jim Jarmusch, 1986). AEB. 107'. JBAES. DCP.

 

Euren artean ezezagunak diren hiru gizonezko, New Orleansen atxilotuak izan ondoren, ziega berean giltzaperatu dituzte. Horietako biri, disc jockey bat eta proxeneta bat, ziria sartu diete eta burutu ez duten krimen bat egotzita espetxeratu dituzte. Hirugarren gizonezkoa, berriz, ingelesa oso gutxi ulertzen duen turista italiarra da, eta nahi gabeko hilketa bat burutzea leporatuta atxilotu dute.

* Aurkezpena: Anari.



Pedro Miguel Etxenike

   





PEDRO MIGUEL ETXENIKEREN GUSTUKOENA
Data: 2016/02/25 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

ESPARTACO (Spartacus) (Stanley Kubrick, 1960). AEB. 196'. JBGA.

 

Batiatus irakasleak Spartacus esklabo traziarra erosi du gladiadore gisa hezteko. Aste batzuetan hondarretan borrokatzeko trebatu ondoren, Spartacus bere jabearen kontra altxatuko da eta gainerako esklaboak matxinatzera bultzatuko ditu. Matxinoak herriz herri doazen heinean, taldea handitzen joango da, ihes egindako esklaboak gehitzen joango baitzaizkie. Spartacusen buruzagitzapean, Italiako hegoaldera joango dira, eta itsasoa zeharkatu ondoren, beren etxeetara itzuliko dira. Bitartean, Erroman, esklaboen matxinada faktore erabakitzailea bilakatuko da bi senatarik (Gracchus errepublikarra eta Crassus militarista) boterea lortzeko duten borrokan. Biek argi dute matxinada gakoa izango dela boterea lortzeko edota porrot iraingarri bat jasateko. Bi ordezkariek matxinoak oztopatu eta manipulatu egingo dituzte beren interes propiorako, eta Spartacusek eta bere jarraitzaileek aurrera egingo dute askatasuna lortzeko.

* Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike.

Iñaki Gabilondo

   





IÑAKI GABILONDOREN GUSTUKOENA
Data: 2015/12/22 (19:00etan)
Lekua: Tabakalerako zinema aretoa (Donostia).
Sarrera: 3,50 euro (Tabakalerako Informazio Puntuan salgai). 
 
 
 
 
 

MATAR UN RUISEÑOR (To Kill a Mockingbird) (Robert Mulligan, 1962). AEB. 129’. JBGA. 35mm. 

Harper Leek idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Depresio Handiaren garaian, hegoaldeko herri batean, emakumezko zuri bat bortxatzea leporatu dioten gizonezko beltz bat defendatzea erabakitzen du Atticus Finch (Gregory Peck) abokatuak. Gizonezkoaren errugabetasuna bistakoa bada ere, epaimahaiaren epaia aurreikusteko modukoa izango da; eta ondorioz, inolako abokatuk onartuko ez lukeen kasua hartzen du bere gain Atticus Finch hiriko herritar errespetagarrienak. Errugabe baten inguruan egindako defentsa gupidatsu eta ausartak etsai ugari erakarriko dizkio, baina aldi berean, bere bi semeen (amarik ez dute) errespetua eta mirespena lortuko ditu.

* Aurkezpena: Iñaki Gabilondo.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.