Programazioa
LA BUENA NUEVA

LA BUENA NUEVA

  • Data: 2018-12-06
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Donostia
  • Kokapena: TABAKALERA / 1 zinema aretoa
  • Zikloa: Helena Tabernari buruzko atzera begirakoa
  • Antolaketa: Euskadiko Filmategia
  • Aurkezpena: Bárbara Goenaga (aktorea) eta Aizpea Goenaga (zinemagilea)
  • LA BUENA NUEVA

    Sinopsia:

    Herri sozialista bateko parroko izendatu dute Miguel 1936ko matxinadako egunetan. Gudaren hasieratik alderdi nazionalak hartu du herria eta berehala iritsiko dira fusilamenduak. Errepresaliatuak defendatzeko abiatu duen borrokan, Miguelek hierarkia eklesiastikoari eta militarrari aurre egingo die, bere bizitza arriskuan jarrita. 

    Apaiz gazteak herriko andereñoarengan aurkituko du babesa (haren senarra gerra hasieran erahila izan zen). Margarirekin duen harremana erretore gazteak sentitzen duen desengainuaren kontrapuntu bihurtuko da eta bere sostengu bakarra izango da bakarrik zeharkatu behar duen bidean. Amodio, gerra eta erlijio istorio bat da.

    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: La buena nueva
    Zuzendaria: Helena Taberna
    Urtea: 2008
    Produkzioa: Espainia
    Bertsioa: JBES
    Iraupena: 95'

Informazio baliagarria

Laburdurak

  • E/G: Elkarrizketarik gabe.
  • JB: Jatorrizko bertsioa.
  • JBEU: Jatorrizko bertsioa euskaraz.
  • JBES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
  • JBAEU: Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.
  • JBAES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.