JAZZINEMAREN 4. EDIZIOAN, ELLA FITZGERALDI OMENALDIA EGINGO ZAIO, ETA FRANTZIAKO ETA AMERIKETAKO KLASIKOAK BERRIKUSIKO DIRA

2019-06-19

Ekimena Bilboko Arte Ederren Museoan egingo da lehen aldiz, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren laguntzarekin.

JAZZINEMA urtean behin antolatu ohi du Euskadiko Filmategiak Donostia Zinemaldiaren eta Heineken Jazzaldiaren laguntzarekin, eta laugarren urtez emango ditu zinemaren eta jazzaren arteko lotura pribilegiatua islatzen duten filmak. Hiru ardatz nagusi ditu: soinu-bandan jazza nabarmen duten filmak, jazz-musikariak protagonista dituzten filmak eta jazzaren eragin nabarmena duten filmak. JAZZINEMAren 4. edizioan, horren guztiaren adibide egokiak ikusiko dituzte bi diziplina artistiko horien zaleek. JAZZINEMA uztailean egingo da Donostian, Tabakaleran, eta, aurten lehenengoz, Bilboko Arte Ederren Museoan, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren laguntzarekin.

Aurtengo JAZZINEMAn, Frantziako zineman jarri da arreta nagusia, soinu-bandan jazz-musikariak sartzeko orduan izan duen garrantzia azpimarratzeko. Adibidez, À bout de souffle (Al final de la escapada, Jean-Luc Godard, 1960) Nouvelle Vague mugimenduaren sorrerako film bat da, eta haren soinu- banda, Martial Solalena, mitikoa da. Roger Vadim Choderlos de Laclosen klasikoarekin ausartu zen 1959an (Les liaisons dangereuses), eta luxuzko aktoreak izan zituen zerrenda-buru: Jeanne Moreau, Gérard Philipe, Jean-Louis Trintignant eta Boris Vian idazle eta jazz-musikaria. Soinu-bandan, berriz, Art Blakeyk, Duke Jordanek eta Thelonious Monkek hartu zuten parte, besteak beste. Frantziako jazzaren eta zinema beltzaren adibide bikaina da Un témoin dans la ville filma (Sólo un testigo, Édouard Molinaro, 1959); Barney Wilenen musikak biziagotu egiten du filmeko jazarpen-eszena, non ezin distiratsuagoa baita Lino Venturaren interpretazioa.  

Atlantikoa zeharkatuta, Touch of Evil (Gaizkiaren ukitua, Orson Welles, 1958) ikusi ahal izango da; Henry Mancini handiaren jazz-musika latindarra du. Radio Days (Días de radio, 1987) filmean, berriro ikusten da Woody Allenen zinema ezin dela ulertu jazzik gabe; zuzendaria Donostian filmatzen ari da, une honetan.Euskadiko Filmategiak estreinaldi bat programatu du ekitaldia amaitzeko, eta, harekin, jazzaren historiako benetako izar bat omendu nahi du: Ella Fitzgerald: Just One of Those Things (2019) filma, britainiar dokumentalista ospetsuenetako batek (Leslie Woodhead) jazz-izarrari buruz egina.

Zinema-saioak 19:00etan izango dira, Tabakalerako zinean (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean. Sarrerak 3,5 € kostako dira. Bilboko Arte Ederren Museoko emanaldietarako sarrerak museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean egongo dira salgai (Museoaren Lagunek 2 €-ren truke erosi ahal izango dituzte zinema-saioetako sarrera orokorrak). Tabakaleran (Donostia) egingo diren emanaldien sarrerak, berriz, Tabakalerako Informazio Puntuan eta ticket.kutxabank.es/tabakalera webgunean egongo dira salgai (Donostia Kultura edo Tabakalera txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute emanaldi guztietan).     


EGITARAUA

 

BILBAO


2019/07/05 (19:00) [BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA / Auditoriuma]

ELLA FITZGERALD: JUST ONE OF THOSE THINGS

Estreinaldia

(Leslie Woodhead, 2019)

 

2019/07/06 (19:00) [BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA / Auditoriuma]

TOUCH OF EVIL

Gaizkiaren ukitua

(Orson Welles, 1958)

 

2019/07/12 (19:00) [BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA / Auditoriuma]

LES LIAISONS DANGEREUSES

Las relaciones peligrosas

(Roger Vadim, 1959)

*Aurkezpena: Iñaki Saitua*.

 

2019/07/13 (19:00) [BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA / Auditoriuma]

À BOUT DE SOUFFLE

Al final de la escapada

(Jean-Luc Godard, 1960)

 

2019/07/20 (19:00) [BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA / Auditoriuma]

UN TÉMOIN DANS LA VILLE

Sólo un testigo

(Édouard Molinaro, 1959)

 

2019/07/27 (19:00) [BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA / Auditoriuma]

RADIO DAYS

Días de radio

(Woody Allen, 1987)

 

*Getxoko Jazzaldiko zuzendaria.


DONOSTIA


2019/07/04 (19:00) [TABAKALERA / Zinea]

ELLA FITZGERALD: JUST ONE OF THOSE THINGS

Estreinaldia

(Leslie Woodhead, 2019)

 

2019/07/11 (19:00) [TABAKALERA / Zinea]

TOUCH OF EVIL

Gaizkiaren ukitua

(Orson Welles, 1958)

 

2019/07/18 (19:00) [TABAKALERA / Zinea]

LES LIAISONS DANGEREUSES

Las relaciones peligrosas

(Roger Vadim, 1959)

 

2019/07/19 (19:00) [TABAKALERA / Zinea]

À BOUT DE SOUFFLE

Al final de la escapada

(Jean-Luc Godard, 1960)

 

2019/07/25 (19:00) [TABAKALERA / Zinea]

UN TÉMOIN DANS LA VILLE

Sólo un testigo

(Édouard Molinaro, 1959)

*Aurkezpena: Quim Casas*.

 

2019/07/26 (19:00) [TABAKALERA / Zinea]

RADIO DAYS

Días de radio

(Woody Allen, 1987)

*Aurkezpena: Quim Casas*.

 

*Zinema eta musika kritikaria, eta Donostia Zinemaldiko Hautespen-batzordeko kidea.


Albisteen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.