Juanma Bajo Ulloa: atzera begirakoa, zinema solasaldia eta argitalpena.

 

Juanma Bajo Ulloarentzat benetako erronka da zinema. Seguru aski, erronka hirukoitza. Alde batetik, bere buruarekiko berrespena izan zen 70. hamarkadan familiako argazki-dendaz arduratzen zen eta zinema zuzendaria izateko zantzurik ez zuen Gasteizko mutil harentzat. Bestalde, dagoeneko zinemagile gisa, bere ikusleei pasa zien erronka: Juanmari, betidanik, bere filmetan denek gertatuko zela uste zutena ez gertatzea gustatu izan zaio. Azkenik, sortzaile bezala duen independentziaren alde egindako aldarria ere azpimarratu nahi dugu, zuzendariaren ibilbidean beti bistakoa izan dena. Juanma Bajo Ulloa Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi duen pertsonarik gazteena bilakatu zen bere lehen film luzearekin (Alas de mariposa, 1991). Istorio klaustrofobiakoak eta gogorrak, umore eztandak, erabateko independentzia eta musikarekiko benetako zaletasuna izan dira bere filmografiaren ardatzetako batzuk azken hiru hamarkadetan. Orain, Donostian eta Gasteizen antolatutako atzera begirakoaren protagonista bilakatu du Euskadiko Filmategiak, eta aldi berean, euskal zinemagileei eskainitako argitalpen bildumaren azkena berari eskaini dio: Juanma Bajo Ulloa. Cine en las entrañas. Bajo Ulloa adimen hutsa da. Atzera begirakoak eta argitalpenak hori egiaztatzeko aukera ona eskaintzen dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1. EMANALDIA

DONOSTIA: 2016/10/06 (19:00). Tabakalerako 1 Aretoa. 

GASTEIZ: 2016/10/27 (20:30). Florida Guridi Zinemak.

 

CRUZA LA PUERTA (Juanma Bajo Ulloa, 1984). Espainia. JBES. 23’. Mutil gazte batek kalean aurkitutako kristalezko bola bat etxera eraman du. Bola bere kasa mugitzen eta argitzen hasiko da, eta etxeko tresna elektrikoak martxan jarriko ditu. Gertaera horiek asko kezkatuko dute gaztea.

 

ALAS DE MARIPOSA (JUANMA BAJO ULLOA, 1991). Espainia. JBES. 108’. Bikote batek seme bat izan nahi du, baina halabeharrez alaba bat izan dute. Handik pixka batera, halere, horrenbeste desiratutako mutila jaioko da. Gertaera beldurgarri baten ondorioz, amak eta alabak hitz egiteari utziko diote hamabost urtez.

 

 

2. EMANALDIA

DONOSTIA: 2016/10/13 (19:00). Tabakalerako 2 Aretoa. 

GASTEIZ: 06/10/2016 (20:30). Florida Guridi Zinemak.

 

A KIEN PUEDA INTERESAR (Juanma Bajo Ulloa, 1986). Espainia. Elkarrizketarik gabe. 7’. Bi gazteren arteko adiskidetasuna eten egingo da, bietako bat bestea ETAko kidea dela ohartzean.

 

100 AVIONES DE PAPEL (Juanma Bajo Ulloa, 1987). Espainia. JBES. 30’. Idazle batek bere etxean desgaitasun intelektuala duen gazte bat bahituta dauka. Tortura mota desberdinak ezarriko dizkio, gizakiak mina jasateko unean dituen mugak aztertzeko. Lehen eskuko material horretatik abiatuta, bere hurrengo liburua idaztea du helburu.

 

 

AKIXO (Juanma Bajo Ulloa, 1988). Espainia. JBES. 38’. Akixo 80. hamarkadako Gasteizko familia burges bateko kidea da. Bere koadrila inguruko indarkeriatik isolatuta bizi da, drogen eta rock and rollaren babesean. Bere jokabideak eztabaida ugari eragingo dizkio amarekin.

 

EL REINO DE VÍCTOR (Juanma Bajo Ulloa, 1989). Espainia. JBES. 38’. Atsekabetutako printzesa eta printze ausart bati buruzko ipuina kontatzen dio Sarak gauero Víctor txikiari. Pixkanaka-pixkanaka ipuina euren bizimodura gerturatuko da, zoritxarreko bukaera bat eragin arte.

 

 

3. EMANALDIA

DONOSTIA: 2016/10/20 (19:00). Tabakalerako 1 Aretoa. 

GASTEIZ: 2016/10/20 (20:30). Florida Guridi Zinemak.

 

EL ÚLTIMO PAYASO (Juanma Bajo Ulloa, 1985). Espainia. JBES. 34’. Crisek pailazoa izan nahi du. Bere lagunek iseka egiten diote; ondorioz, haietaz mendekatzea erabakiko du, bere bizitzako emanaldi onena izango den ikuskizuna prestatuta.

 

LA MADRE MUERTA (Juanma Bajo Ulloa, 1993). Espainia. JBES. 107’. Ismaelek hainbat pertsona erail ditu, baina hilketa horietako bat ezin du burutik kendu, eragin zituen ondorioengatik. Bere biktima baten alaba adin txikikoa zen erailketa ikusi zuenean, eta ikusitakoak burua galdu arazi zion. Hogei urte ondoren, Ismaelek neska bahituko du bere amaren hiltzaile bezala ezagutu duen ala ez argitzeko.

 

 

4. EMANALDIA

DONOSTIA:
2016/10/21 (18:00): TOPAKETA

Zinema solasaldiak: Juanma Bajo Ulloa-Agustí Villaronga.

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia eta DSS2016EU.

 

____________________________________________________________________________________________________________________________________

GASTEIZ: Ez dago emanaldirik.

DONOSTIA:
2016/10/21 (20:00): PROIEKZIOA. Tabakalerako 1 Aretoa. 

* Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa, Agustí Villaronga. 

CAMINO A BAEZA (Juanma Bajo Ulloa, 2012). Espainia. JBES. 17’. Antonio Machado olerkariak Baezan (Jaén) izandako egonaldiari buruzko dokumental dramatizatua. 1912 eta 1919 urteen artean bizi izan zen han, bere emazte Leonorren heriotzaren ondoren. Udalerri andaluziar horretako Udalak Juanma Bajo Ulloari egindako enkargua da, Antonio Machado herrira iritsi zeneko mendeurrena ospatzeko.

 

EL TESTAMENT DE LA ROSA (Agustí Villaronga, 2015). Espainia. JBES. 46’. 2013ko ekainean minbizia diagnostikatu zioten Rosa Novell aktoreari. Gaixotasunaren aurkako borrokan, tratamenduak nerbio optikoari eragin zion eta itsu geratu zen. El testamento de María Ama Birjinari buruzko antzezlanaren bertsio katalana prestatzea geratu zitzaion zintzilik. Antzezlanarekiko gerturatze hori bere testamendu bilakatu zen.

 

 

5. EMANALDIA

DONOSTIA: 2016/10/27 (19:00). Tabakalerako 1 Aretoa.

GASTEIZ: 2016/10/10 (20:30). Florida Guridi Zinemak. (Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa).

 

ORDINARY AMERICANS (Juanma Bajo Ulloa, 1999). Espainia. JBES. 5’. Kevin eta Conchita animaliak bailiran musukatzen ari dira. Haien aurrean, polizia metropolitarra, FBI eta armada euren armekin apuntatzen ari zatzaizkie. Ordaindu gabeko trafiko multa batengatik haserre egongo dira agian, edota “ostadar gaineko” lekuren batean bikoteak utzi dituen 56 hilotzen arrastoarengatik. Zoritxarrez, Sally txikia krispetak erostera gerturatuko da…

 

AIRBAG (Juanma Bajo Ulloa, 1997). Espainia. JBES. 125’. Juantxo familia ahaldun bateko kidea da; dirua dauka, abokatu lanpostu on bat lortu du, eta bere andregaia ederra eta aberatsa da; baina zeharo traketsa da. Ezkongabetasunari agur esateko ospakizunetan prostituzio-etxe batera joango da, eta han, ezkontza-eraztuna galduko du. Hortik aurrera, bizioz, ustelkeriaz eta burugabekeriaz betetako abentura gorabeheratsu bat abiatuko dute.

 

 

6. EMANALDIA

DONOSTIA: 2016/11/03 (19:00). Tabakalerako 2 Aretoa.

GASTEIZ: 2016/11/03 (20:30). Florida Guridi Zinemak.

 

FRÁGIL (Juanma Bajo Ulloa, 2004). Espainia. JBES. 112’. Venusek 25 urte ditu, eta goxoa eta erromantikoa bada ere, ez da oso erakargarria. Bere aitarekin bizi da isolatutako iparraldeko bailara batean. Euren harremana betidanik adeitsua izan da, baina ez da maitekorra. Venusek 9 urte zituenean, mutil batek bere lehen musua (eta momentuz bakarra) eman zion, eta betirako maitasuna zin egin zioten elkarri. Ordutik, Venus haren itzuleraren zain dago. Goiz batean aita hilda agertuko da, eta Venusek etxea utzi eta galdutako maitasunaren bila joatea erabakiko du. Bidean David ezagutuko du, gizonezko aktore gazte bat, erakargarria eta harroputza. Protagonista gisa arituko den Hollywoodeko superprodukzio baten errodajea hasteko zain dago.

 

 

7. EMANALDIA

PROIEKZIOA

DONOSTIA: 2016/11/10 (19:00). TabakaleraKO 1 Aretoa. (Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa, Mariano Casanova).

GASTEIZ: 2016/11/10 (20:30). Florida Guridi Zinemak. ('Camino a Baeza' proiektatuko da aurretik).

 

HISTORIA DE UN GRUPO DE ROCK (Juanma Bajo Ulloa, 2008). Espainia. JBES. 74’. Distrito 14 musika taldearen historia kontatzen duen dokumentala. Zaragozako taldeak 25 urteko ibilbide musikala bertan behera utzi zuen 2008ko otsailaren 19an. Agertokiaren atzealdean, hainbat pasadizo errepasatzen dira, hala nola: La Jota auzoan denbora-pasa zeuden hainbat nerabek musika taldea sortzea erabaki zuten unea, taldean izandako aldaketak, Berlingo punk garaia, inoiz argitaratzera iritsi ez zen diskoaren misterioa, Bowie edo Sting abeslarien talde gonbidatua izan zireneko esperientzia, bakarkako proiektuak, Estatu Batuetako abentura edota Kuban izandako arrakasta.

 

KONTZERTUA

DONOSTIA: 2016/11/10 (21:00). Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera).

 

MARIANO CASANOVAREN KONTZERTUA

* Distrito 14 taldeko abeslari ohia.

Data: 2016/11/10 (21:00etan).

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera; Donostia).

Sarrera: 3 euro (doan Historia de un grupo de rock filmaren proiekziorako sarrera erosita).

 

 

 

8. EMANALDIA

DONOSTIA: 2016/11/17 (19:00). Sala 1 de Tabakalerako 1 Aretoa.

GASTEIZ: 2016/11/17 (20:30). Florida Guridi Zinemak.

 

 

REY GITANO (Juanma Bajo Ulloa, 2015). Espainia. JBES. 110’. José Mari eta Primitivo langabezian dauden bi detektibe dira. Euren lanbidean porrot egin dute eta Espainiaren bi alde bateraezinak irudikatzen dituzte. Gajeren ustekabeko agerraldiarekin, euren zoria aldatu egingo da, baina okerrera; ijito alproja eta limurtzaile xarmant horrek zeregin burugabe bat proposatuko baitie. Porrot egindako herrialde batean, susmopean dagoen gobernu batekin eta gainbeheran dagoen monarkiarekin, pertsonaia horiek azken bultzada emateaz arduratuko dira.

 

 

 

9. EMANALDIA

DONOSTIA: 2016/11/24 (19:00). Sala 1 de Tabakalerako 1 Aretoa.

GASTEIZ: 2016/11/24 (20:30). Florida Guridi Zinemak.

 

 

 

ROCKANROLLERS (Juanma Bajo Ulloa, 2016). Espainia. JBES. 116’. Gasteizko Azkena Rock jaialdiko urteroko hitzordua aitzakia gisa hartuta, rock and rollaren inguruko pasioaz, bere izaeraz eta izan duen proiekzio sozialaz hausnartzen du dokumentalak. Hala, dozenaka taldek, artista ospetsuk, zalek eta rock alorreko langilek euren trebetasuna azaltzen dute eta XX. mendeko musika garrantzitsuenetariko bati buruz gogoeta egiten dute.

 

 

Salneurria

Proiekzioak: 3,50 €.
Tabakalerako Informazio Puntuan (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehenedabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete) eta Florida Guridi Zinemetako leihatilan salgai.

Kontzertua: 3 €. 
* Doan Historia de un grupo de rock filmaren proiekziorako sarrera erosita. 

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.

 

 

 

 

 

 

Lekua

Tabakalerako zinema aretoa / 1-2 Aretoak (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Florida Guridi Zinemak (San Prudencio kalea, 22-24. 01005 Gasteiz)

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA
* DSS2016EU, Arabako Foru Aldundia, Kutxa eta Florida Guridi Zinemak erakundeen lankidetzarekin.

 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.