Berasategi Luzuriaga, Juan Bautista

Izena Berasategi Luzuriaga, Juan Bautista
Lanbidea Zuzendaria/Ekoizlea
Jaiolekua Pasai Donibane (Gipuzkoa)
Jaioteguna 1951
Heriotza-data 2017/4/28
Ibilbidea

Diseinu eta Marrazketa ikasketak burutu zituen. Euskal Herriko animaziozko zinemaren aintzindari kontsideratzen da. 1977an Ekialdeko izarra filmarekin egin zuen debuta zineman eta 1985an, Kalabaza tripontzia, marrazki bizidunetan egindako lehen euskal film luzea zuzendu zuen. Beste aldetik, telebistarako animaziozko serie ugari egin ditu, Lazkao Txiki sailaren berrogeita hamabi kapitulu, besteak beste. Ekoizle gisa, hainbat euskal produkziotan hartu du parte. Eusal Ekoizle Independenteen Elkartearen lehendakari izan zen 1991.urtetik 1997.urtera. 1993 eta 1994 urte bitartean, Espainiako Ikus-Entzunezko Ekoizleen Elkarteen Federazioaren zuzendaritza batzordeko kide izan zen. Nazioarteko animaziozko filmearen Elkartearen sortzaile eta lehendakaria izan da eta E.G.E.D.A-ren, Eskubideen kudeaketarako erakundearen, sortzaileetako bat da. 

Filmografia 2012 Tormeseko itsumutila (Zuzendaritza)
2008 Barriola, San Adriango azeria (Zuzendaritza)
2005 Pailazokeriak, Txirri, Mirri eta Txiribitonen Pelikula (Gidoia)
2002 El embrujo del sur (Zuzendaritza)
2000 La isla del cangrejo (Muntaia)
1997 Ahmed, Alhambrako Printzea (Zuzendaritza/Ekoizlea)
1996 Vizcaya, un país para la inversión (Ekoizlea)
1993 Sorkunde (Zuzendaritza/Ekoizlea)
1991 Balearenak (Zuzendaritza/Ekoizlea)
1985 Kalabaza tripontzia (Zuzendaritza/Ekoizlea)
1983 Kukubiltxo (Zuzendaritza/Ekoizlea)
1981 Fernando Amezketarra (Zuzendaritza/Ekoizlea)
1980 Ikuska 6 (Zuzendaritza/Ekoizlea)
1980 Ikuska 8 (Ekoizpen laguntzailea)
1977 Ekialdeko izarra (Zuzendaritza/Ekoizlea)
Sariak 2013 (Zinemira Saria Donostiako Nazioarteko Zinemaldian)
1986 Kalabaza tripontzia (Ohorezko Aipamena Donostiako Nazioarteko Zinemaldian)
1983 Kukubiltxo (Bilboko ZiEuskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldian)
1979 Fernando Amezketarra (Euskal Zinemaren Lehen Saria Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia)

Itzuli

Une honetan, atal honetako fitxak osatzen ari gara. Informazioa gehitu nahi baduzu, guregana zuzendu zaitezke ondorengo formularioa beteta.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.