Jazzinema (2018)

 

 

 

JAZZINEMAren iraupena bi hilabetera luzatuko dugu aurten; Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan udaro iristen zaigun zikloa, hain zuzen. Jazza eta zinema, zinema eta jazza: elkargune zoragarria, sinbiosi ederra osatzen dute. Hirugarren edizioa da jada.

 

 

 

 

Ekainak 07 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

SOME LIKE IT HOT -Con faldas y a lo loco- (Billy Wilder, 1959). AEB. JBAES. 120'.

 

 

Lege Lehorraren garaia (1920-1933). Joe eta Jerry bi musikari arrunt dira eta ihes egitera behartuak sentituko dira, bi gaizkile-talde aurkariren arteko kontu-garbitze baten testigu izan baitira. Lanik ez dute aurkitzen eta mafia atzetik jarraika dute; beraz, andrez jantzi eta emakumez osatutako orkestra batean jotzea erabakiko dute. Sugar Kane taldeko abeslaria bereganatu nahi du Joek; eta bitartean, berarekin ezkontzeko asmoa duen milioidun batek seduzitu nahiko du Jerry.

* Aurkezpena: Miguel Martín (Heineken Jazzaldiko zuzendaria).

 

Ekainak 14 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

THE MAN WITH THE GOLDEN ARM -El hombre del brazo de oro- (Otto Preminger, 1955). AEB. JBAES. 119'.

 

 

 

 

Frankie Machine musikan talentua duen gizonezkoa da. Kartzelatik irten berria da eta heroina uztea lortu du. Bizimodu zintzo bat bilatzea, eta drogak eta jokoa ekiditea bihurtuko dira bere arazo nagusiak.

 

 

 

Ekainak 21 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

ANATOMY OF A MURDER -Anatomía de un asesinato- (Otto Preminger, 1959). AEB. JBAES. 160'.

 

 

 

Frederick Manion armadako tenienteak bere emaztearen ustezko bortxatzailea erail du modu hotz batean. Emazteak Paul Biegler, legeetan aditua den gizon zintzoa, kontratatu du abokatu defendatzaile gisa. Era guztietako emozioak eta irrikak, jeloskortasunetik amorrura, azaleratuko ditu epaiketak. Zinemaren historiako drama judizial ezagunetarikoena da.

 

 

Uztailak 01 (19:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

BLUE NOTE RECORDS: BEYOND THE NOTES (Sophie Huber, 2018). Suitza-AEB. JBAES. 85’.

 


ESTREINALDIA 

Jazzeko disketxe amerikar ezagun honen atzean ezkutatzen den ikuspegia aztertzen du filmak. Sortze-mugak gainditzera eta ohiz kanpoko adierazpenak bilatzera bideratuta egon ziren Blue Note zigiluko artistak 1939tik aurrera. Grabazio saioak, artxibo ezezagunak eta disketxeko artista ospetsuekin izandako elkarrizketak baliatuta, filmak agerian uzten du zigiluaren ondareak indarrean jarraitzen duela gaur egungo giro politikoan.

 

Uztailak 04 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

PLAYING LECUONA (Pavel Giroud, Juanma Villar Betancort, 2015). Espainia. JBES. 110’.

 

 

 

Ernesto Lecuona Iberoamerikako piano-jotzaile eta musikagile unibertsalenaren ibilbideari eta bizimoduari egindako errepaso musikala da Playing Lecuona. Munduko latin-jazz modalitateko hiru piano-jotzaile ospetsuenak dira omenaldi honetako gidariak: Chucho Valdés, Michel Camilo eta Gonzalo Rubalcaba.

 

 

Uztailak 05 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

ORNETTE: MADE IN AMERICA (Shirley Clarke, 1985). AEB. JBAEU. 85’.

 

 

Ornette Coleman saxofoi-jotzailearen ibilbidea hiru hamarkadetan zehar jarraitzen du dokumentalak. Coleman, 60. hamarkadako “free jazz” garaiko aitzindaria, abeslari eta musikagile ospetsu bilakatuta itzuli zen bere etxera (Fort Worth, Texas) 1983an. Bereizitako Texasen igarotako haurtzaroa, eta ondoren, AEBetako aitzindari kultural izatera iristeko izandako bilakaera islatzen ditu filmak. William Burroughs, Buckminster Fuller edota Yoko Ono ageri dira, besteak beste.

 

 

Uztailak 11 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

THE FABULOUS BAKER BOYS –Baker Boys zoragarriak- (Steve Kloves, 1989). AEB. JBAEU. 113’.

 

 

 

Jack Bakerrek eta haren anaia Frankek urteak daramatzate piano-jotzaile gisa batera lanean hainbat dantzalekutan. Musikari gehienek bezala, haiek ere une on eta txarrak bizi izan dituzte, baina gau batean haien emanaldiak porrot egingo du eta kaleratu egingo dituzte. Orduan, eskuartean duten ikuskizuna bultzatzeko abeslari bat kontratatzea erabakiko dute.

 

 

Uztailak 18 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

STORMY WEATHER (Andrew L. Stone, 1943). AEB. JBAES. 78’.

 

 

 

Dantzari baten eta abeslaria izan nahi duen pertsona ezagun baten arteko harremanean oinarrituta, 1900 hamarkadako artista afroamerikar handienen atzera begirakoa eskaintzen du filmak.

 

 

 

 

Uztailak 19 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

BIRD (Clint Eastwood, 1988). AEB. JBAEU. 161’.

 

 

 

Charlie Parker (Bird) jazzeko saxofoi-jotzailearen ospeak azkar egingo du gora hura New Yorkera iristen denean, 1940an. Baina Parkerrek alkohola eta drogak neurrigabe kontsumituko ditu, eta ondorioz, bere bizitza infernua bilakatuko da.

* Aurkezpena:  Zigor Etxebeste (zineman aditua).

 

 

Uztailak 25 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

THELONIOUS MONK: STRAIGHT, NO CHASER (Charlotte Zwerin, 1988). AEB. JBAES. 90’.

 

 

 

Thelonious Monk (1917-1982) jazzeko piano-jotzailearen bizimoduari buruzko film dokumentala. Monk eta bere taldearen zuzeneko kontzertuak biltzen ditu, eta ezohiko artista honen lagunei eta familiaretekoei egindako elkarrizketak ere ezagutzera ematen ditu.

 

 

 

Uztailak 26 (20:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

WHAT HAPPENED, MISS SIMONE? (Liz Garbus, 2015). AEB. JBAES. 102’.

 

 

 

Nina Simone abeslari ospetsu eta eskubide zibilen aldeko ekintzaileari buruzko dokumentala. Artistari egindako elkarrizketekin osatutako 100 orduko audioen hainbat pasarte lehenengoz entzun daitezke film honetan. Era berean, pelikulak ezagutzera ematen ditu Simoneren kontzertuetako irudi argitaratugabeak, hark izandako korrespondentzia eta bere alaba Lisa Simone Kellyri egindako elkarrizketa.

 

 

Uztailak 27 (20:00) [Tabakalera / Z Aretoa]

 

 

MAHAI INGURUA / Zinema eta jazza

Partaideak: Fernando Trueba (zinemagilea) eta Carlos Boyero (zinema kritikaria). 

Moderatzailea: Ruth Pérez de Anucita (kazetaria).

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

 

Salneurria

SARRERA: 3,50 €.
- Aldez aurretiko salmenta: Tabakalerako 1. solairuan kokatutako Informazio Puntua-n.
- Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago: Tabakalerako 1 Zinema Areto ondoan kokatutako leihatilan (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta.

 

 

 

Lekua

Tabakalerako 1 zinema aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1-1.solairua. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA
* Heineken Jazzaldia-rekin  eta Donostia Zinemaldia-rekin lankidetzan. 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.