Jazzinema (2017)

Jazz eta zinema zaleentzat ezinbesteko hitzordua bilakatu beharko luke uztailero Jazzinema zikloak. 2017an, Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean beste behin, aurrestreinaldi bat izango dugu berriro: Etienne Comarren Django, 2017ko Berlinale jaialdia zabaldu zuen pelikula, alegia. Film hau ez da mugatzen gitarra-jole franko belgikarraren adimen ikaragarria azpimarratzera bakarrik, baizik eta ijito jatorria zutenekiko gorroto faxistaren testuinguruan kokatzen du pertsonaia. Woody Allenen Sweet and Lowdown (Acordes y desacuerdos, 1999) filmak paralelotasun erakargarria ezartzen du; izan ere, Sean Pennek antzeztutako pertsonaia Django Reinhardtekin itsututa bizi da. Allen jazzean interes berezia duen zuzendari estatubatuarra bada, Fernando Trueba eta Bertrand Tavernier azpimarra genitzake Europan. Lehena gurekin izango da, alde batetik, jazz latinoari eskaini zion omenaldia aurkezteko (Calle 54, 2000), eta bestetik, esparru horretan egindako bere pelikularik gustukoena ikus-entzuleekin partekatzeko (The Connection -Shirley Clarke, 1962-). New Yorkeko zuzendariak bere pelikulak jazzaz hitz egin beharrean, jazza “izatea” lortu zuen. Round midnight (1986) Tavernier maisuaren klasikoak itxiko du Jazzinemaren bigarren edizioa. 

Uztailak 06 (19:00)

 

SWEET AND LOWDOWN -ACORDES Y DESACUERDOS- (Woody Allen, 1999). AEB. JBAES. 95'.

 

 

 

Emmet Ray jazzeko jeinu bat da; Django Reinhardt ospetsuarekin setatuta bizi den gitarra-jole bikaina. Eszenatokitik jaisten denean pertsona harroputz, zakar, emakumezale eta zurruteroa bihurtzen da, alabaina. Izan ere, talentudun musikaria izan arren, arazoetan sartzeko duen joerak eta konpromisoak bere gain hartzeko duen ezintasunak gailur profesional zein sentimentala lortzea eragozten diote.

 

 

Uztailak 13 (19:00)

 

DJANGO (Etienne Comar, 2017). Frantzia. JBAES. 117'.

 

 

AURRESTREINALDIA

Django Reinhardt gitarra-jole eta musikagile ezagunaren historia kontatzen du filmak. Jazz europarraren baitan, artista amerikar handien adinako eragina izatera iritsi zen lehendabiziko musikaria izan zen. Era berean, pelikulak islatzen du nola ihes egin behar izan zuen Paristik 1943an, okupazio alemaniarra saihesteko. Izan ere, ijitoa izateagatik, artistaren familiak nazien jazarpena eta pertsekuzioa jasan zituen.

Aurkezpena: Miguel Martín (Heineken Jazzaldiko zuzendaria).

 

 

Uztailak 21 (19:00)

 

CALLE 54 (Fernando Trueba, 2000). Espainia-Frantzia. JBES. 105'.

 

 

 

Jazz latinoarekin zuen esker oneko zorra kitatzeko bere modua dela filma esan ohi du Fernando Truebak. Izan ere, haren hitzetan, musika horrek beste inork ez bezala lagundu dio gozatzen eta bizitzen. Hala, pelikula hau musikal bat da zuzendariarentzat; musikaz, sormenaz eta sorrera prozesuaz hitz egiten duen musikala. Argumentua eta gidoia dira horretarako aukeratutako musika piezak. Protagonistak, berriz, musikariak.

Aurkezpena: Fernando Trueba (zinema zuzendaria).

 

 

Uztailak 22 (19:00)

 

THE CONNECTION -LA CONEXIÓN- (Shirley Clarke, 1962). AEB. JBAES. 110'.

 

 


FERNANDO TRUEBAREN GUSTUKOENA

Jack Gelberren antzezlanean oinarritutako film honek zinemagile gazte baten jarraipena egiten du, heroinarekiko menpekotasuna duten pertsona batzuk entrega baten zain daudela filmatzen dituen unean.

Aurkezpena: Fernando Trueba (zinema zuzendaria).

 

 

Uztailak 27 (19:00)

 

ROUND MIDNIGHT -GAUERDI INGURUAN- (Bertrand Tavernier, 1986). Frantzia. JBAEU. 133'.

 

 

 

1959 urteko gau bat, Parisen, ahuldutako jazz musikari batek Blue Note klubeko bezeroak harrituta utzi ditu bere saxoaren doinu ederrarekin. Aretoaren kanpoan, gogotsu ari zaio entzuten ardo baso bat ordaintzeko ere behartsuegia den gizonezko bat. Segituan egingo dira lagunak. Bud Powell pianojolearen eta Lester Young saxofonistaren bizimoduetan oinarrituta dago filma.

 

 

 

Salneurria

SARRERA: 3,50 €.
- Aldez aurretiko salmenta: Tabakalerako 1. solairuan kokatutako Informazio Puntua-n.
- Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago: Tabakalerako 1 Zinema Areto ondoan kokatutako leihatilan (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta.

 

 

 

Lekua

Tabakalerako 1 zinema aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1-1.solairua. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA
* Heineken Jazzaldia-rekin  eta Donostia Zinemaldia-rekin lankidetzan. 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.