Jazzinema (2016)

 

JAZZINEMA... BI ESTREINALDIREKIN: BORN TO BE BLUE (Robert Budreau, 2015) eta MILES AHEAD (Don Cheadle, 2015)

Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin eta Heineken Jazzaldiarekin lankidetzan, JAZZINEMA zikloa antolatu du. Emanaldiak uztaileko ostegunetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Tabakalerako zinema aretoan. Ziklo honetan, zinemaren eta jazzaren arteko sinbiosi zoragarriak azken hamarkadetan emandako hainbat film ikusiko ditugu. Chet Baker izango da lehen bi saioetako protagonista. Dagoeneko klasiko bihurtu den Let’s get lost (Bruce Webber, 1988) dokumentalarekin hasiko gara, tronpeta-jotzaile ahaztezinari buruzko lanarekin, alegia. Udako lehendabiziko oparia izango da Born to be blue (Robert Budreau, 2015) filmaren erabateko estreinaldia. Bertan, Ethan Hawke aktoreak Bakerren papera antzezten du. Gainera, Heineken Jazzaldiko zuzendari Miguel Martínek egingo du saioaren aurkezpena.

Hileko beste protagonista Miles Davis izango da. Beti da momentu egokia Louis Malle zuzendariaren Urkamendirako igogailua -Ascenseur pour l’échafaud- (1957) filmerako Miles Davisek konposatutako soinu banda mitikoa entzuteko. Eta, amaitzeko, azkeneko oparia, beste estreinaldi absolutu bat izango da: Miles ahead (Don Cheadle, 2015). Don Cheadle zinemagileak Miles Davis musikaria zuzendaritzatik eta interpretaziotik erreparatuta islatzen du pelikula honetan. Emanaldi hori ere Miguel Martínek aurkeztuko du.

JAZZINEMA zikloa Euskadiko Filmategira uztailero itzultzeko asmoarekin abiatu dugu. Soberan dira arrazoiak.

 













Uztailak 07 (19:00)

 

Let's get lost (Bruce Weber, 1988). AEB. JBAES. 120'. 35mm.

 

 

Film hau jazzaren munduko tronpeta-jotzaile ospetsu eta pertsonaia esanguratsuenetako bati buruzko dokumentala da: Chet Baker. Filmak lau osagai nagusi ditu: Bakerren figura bera, jazza, eta artistaren bi pasioak, autoak eta emakumeak. Musikaria filma egin eta gutxira hil zen. Filmean, beraz, haren bizitzako azken egunak azaltzen dira, azken birako xehetasunen eta haren inguruko zenbait pertsonari egindako elkarrizketen bitartez: emazteak, seme-alabak, lagunak, neskalagunak eta Baker bera.

* Aurkezpena: Ricardo Aldarondo (kazetaria).

 

 

Uztailak 14 (19:00)

 

Born to be blue (Robert Budreau, 2015). AEB. JBAES. 97'. DCP.

 

 

Chet Baker jazz tronpeta-jotzaile famatuari buruzko filma, 60ko hamarkadan kokatua. Bakerrek bere buruaren inguruko film batean parte hartu zuen garaian oinarritzen da istorioa. Filmaketan lankide batekin maitemindu zen Baker; Jane misteriotsuarekin, alegia. Musikariaren iragan gatazkatsua itzuli egingo da, ordea, oinazez beteta; eta berriro ezer konposatzeko gai izango ez dela badirudi ere, aurreikuspen guztiei aurre eginda oholtzetara itzultzera bultzatuko du Janek.

* Estreinaldia.

* Aurkezpena: Miguel Martín (Heineken Jazzaldiko zuzendaria). 

 

 

Uztailak 21 (19:00)

 

Urkamendirako igogailua -Ascenseur pour l'échafaud- (Louis Malle, 1957). Frantzia. JBAEU. 91'. DCP.

 

 

Julien Tavernierrek, Indotxinako Gerran paraxutista ibilitako gizon batek, maitasun harreman bat du Florencekin. Simon Carala izeneko enpresaburu baten emaztea da Florence; Julienen nagusiaren emaztea, hain zuzen. Beren harremana isilpean gordetzeaz nekatuta, bi maitaleek Simon hiltzea erabakiko dute, hilketa suizidio gisa aurkeztuta. Julienek, ordea, susmoak sorraraz ditzakeen soka bat kentzea ahaztu du, eta eraikinera itzuliko da. Une horretantxe, segurtasun zaindariak argia eten eta ateak itxiko ditu. Protagonista, ondorioz, igogailuaren barruan harrapatuta geratuko da. Bitartean, bi gaztetxok haren autoa lapurtuko dute.

* Aurkezpena: Zigor Etxebeste (zineman aditua).  

 

Uztailak 28 (19:00)

 

Miles ahead (Don Cheadle, 2015). AEB. JBAES. 100'. DCP.

 

 

1970eko hamarkadaren amaieran, Miles Davis (jazz modernoaren eraberritzearen abangoardian ibilbide emankorra egindako musikaria), publikoaren begiradatik ia erabat desagertu zen, bost urtez. Dave Braden musika gaietako kazetari zuhurrak Davisen etxean indarrez sartzea erabaki zuen orduan, eta, hurrengo bi egunetan, musikariaren azken konposizioak biltzen zituen lapurtutako kasete bat berreskuratzeko abentura eroan murgildu ziren bi gizonak. Davisek jokabide aldakorra zuen; izan ere, Frances Taylor dantzari talentudun eta ederrarekin izandako ezkontzaren porrotaren oroitzapenek atsekabetzen zuten. Haien maitasun harremanean eta ondorengo ezkontza bizimoduan, Davisen musa izan zen Frances. Idilioak, dena den, ez zuen luze iraun. Desleialtasunak eta indarkeriak eragindako zortzi urteko harremanaren amaieran, Francesek alde egin behar izan zuen, bere burua babesteko, Milesen osasun mental eta fisikoak okerrera egiten zuen bitartean.

* Estreinaldia.

* Aurkezpena: Miguel Martín (Heineken Jazzaldiko zuzendaria).

Eskerrak: Sony Pictures Releasing España (Toni Costa eta Alberto Miralles).

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
Tabakalerako Informazio Puntuan salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehenedabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta.

 

 

 

Lekua

Tabakalerako zinema aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA
* Donostia Zinemaldia-rekin eta Heineken Jazzaldia-rekin lankidetzan.

 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.