Programazioa
Juanmi Gutierrezi (1945-2019) omenaldia

Juanmi Gutierrezi (1945-2019) omenaldia

  • Data: 2019-03-12
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Donostia
  • Kokapena: TABAKALERA / 1 zinema aretoa
  • Zikloa: Juanmi Gutierrezi omenaldia
  • Antolaketa: Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia, Donostia Kultura, Tabakalera (Kolaboratzaileak: Kresala Zinekluba, Elías Querejeta Zine Eskola, Eusko Ikaskuntza)
  • Ekitaldiaren deskripzioa:

    Juanmi Gutierrez batik bat dokumentalaren alorrean nabarmendu zen 70. hamarkadaz geroztik. Eusko Ikaskuntzako Zinematografia saileko presidentea izan zen. Bere lanak sarritan aurkeztu zituen Donostia Zinemaldian (hautespen-batzordeko kidea izan zen 1979an), Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta baita Kresala Zineklubean ere. Zinemazale sutsua izan zen eta azken egunetara arte maiz etorri zen Tabakalerako zinema aretora programazio desberdinez gozatzera. Sombras en la caverna. El tempo vasco en el cine (1997) liburua idatzi zuen eta Euskadiko Filmategiaren ohiko kolaboratzailea ere izan zen: Ama lur filmari eta Fernando Larruquert zinemagileari buruzko liburuen egilea da. Gaur egun bizirik dirau euskal zinemaren belaunaldi gazteetan hark izandako eraginak -denbora luzez irakasle izan zen Larrotxene Kultur Etxean-.

Sarrera doan, aretoa bete arte

  • Itxoiten

    Itxoiten
    Sinopsia:

    Denboraren iragatea jorratzen du Juanmi Gutierrezek 1982an Super-8an filmatutako fikziozko film labur honek; emakume batek bere bizimoduan, haurra denetik adinekoa izatera iritsi arte, dituen desioen eta beharren bilakaera azaltzen du.

    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: Itxoiten
    Zuzendaria: Juanmi Gutiérrez
    Urtea: 1982
    Bertsioa: JBEU
    Iraupena: 13'
  • Angor

    Angor
    Sinopsia:

    Zinema zuzendaria une horretan lantzen ari zen munduko hilerriei buruzko dokumentalaren prestaketa prozesua kontatzen du filmak. Ustekabean, errealizadoreak bihotz ebakuntza bat izan zuen eta ezusteko horrek proiektua birplanteatzera bultzatu zuen. Hala, gaixotasunaren inguruan bizitako esperientzia pertsonala eta bere egitekoaren irudiak nahasten dira modu interaktibo batean.   

    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: Angor
    Zuzendaria: Juanmi Gutiérrez
    Urtea: 2007
    Bertsioa: JBES
    Iraupena: 72'

Laburdurak

  • E/G: Elkarrizketarik gabe.
  • JB: Jatorrizko bertsioa.
  • JBEU: Jatorrizko bertsioa euskaraz.
  • JBES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
  • JBAEU: Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.
  • JBAES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Informazio baliagarria

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.