Juanba Berasategiri omenaldia


Juanba Berasategi (Pasai Donibane, 1951-2017) zinemagilearen heriotza dela eta, Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, omenaldia eskainiko dio Kalabaza tripontzia (1985) filmaren proiekzioa antolatuta. Pelikula hori Euskal Herriko zinemaren historiako animaziozko lehen film luzea da. 

Euskal animazioaren aitzindaria izan zen zinemagile pasaitarra. 1977an, Ekialdeko izarra film laburrarekin debuta egin zuen, eta zortzi urte geroago Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea zuzendu zuen. Bere ibilbidean zehar, film zerrenda luzea zuzendu zuen: Ekialdeko izarra (1977), Fernando Amezketarra (1979), Ikuska 6 (1980), Kukubiltxo (1983), Kalabaza tripontzia (1985),  Balearenak (1991), Ahmed, Alhambrako Printzea (1997), El embrujo del sur  (2002), Alhambrako giltza (2003), Barriola, San Adriango azeria  (2008) edo Nur eta herensugearen tenplua (2017), besteak beste.

2013an, Zinemira saria jaso zuen Donostia Zinemaldian.

Maiatzak 02 (19:00) / 1 zinema aretoa (Tabakalera)

KALABAZA TRIPONTZIA (Juanba Berasategi, 1985). JBEU. 35mm. 90'.

 

 

Euskal Herriko ipuin eta kondaira tradizionaletako heroi eta pertsonaiarik adierazgarrienak ageri dira, hala nola Tartalo begibakar ipurterrea, Kukubiltxo txiki eta bihurria, Galtzagorri deabru lotsagabe eta gezurtia…

 

 

 

 

Sarrera

Doan, aretoa bete arte.

Laburdurak

JBEU: jatorrizkoa bertsioa euskaraz.

Lekua

Tabakalerako 1 zinema aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua. 20012 Donostia).

Antolaketa

EUSKADIKO FILMATEGIA

Kolaborazioa: Donostia Zinemaldia.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.