Claude Lanzmanni omenaldia (Paris, 1925-2018)

 

 

Claude Lanzmann uztailaren 5ean zendu zen Parisen, 92 urterekin. Frantziako XX. mendeko bizimodu intelektualeko pertsonaia esanguratsuenetako bat izan da. Hark idazle eta kazetari gisa egindako lana askotan nabarmendu izan dute. Shoah (1985) berak zuzendutako film erraldoia utzi du ondare nagusi gisa.

 

 

Uztailak 12 (17:00) / 1 zinema aretoa (Tabakalera)

LE DERNIER DES INJUSTES -El último de los injustos- (Claude Lanzmann, 2013). Frantzia-Austria. JBAES. 218'.

 

Claude Lanzmannek, juduen genozidioaren inguruko Shoah filmaren zuzendariak, ia hogeita hamar urte ondoren berreskuratu zuen film honetarako Benjamin Murmelsteinekin izandako elkarrizketa sorta (Theresienstadt kontzentrazio-esparruko Kontseilu Juduko azken presidentea izan zen Murmelstein). Solasaldi horiek Erroman grabatu zituzten 1975ean eta Shoah-ren muntaiatik kanpo geratu ziren. Kontzentrazio-esparru horretako bizimodua egiaz nolakoa zen azaltzen du filmak –esparru hori leku eredugarri bat bailitzan aurkezten saiatu baitziren–. Elkarrizketek agerian uzten dute Murmelstein gizonezko azkarra, adoretsua eta oroimen paregabekoa izan zela; kontalari aparta, alegia.

 

Salneurria

SARRERA: 3,50 €.
- Aldez aurretiko salmenta: Tabakalerako 1. solairuan kokatutako Informazio Puntua-n.
- Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago: Tabakalerako 1 Zinema Areto ondoan kokatutako leihatilan (16:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

 

 

 

 

 

Lekua

Tabakalera / 1 zinema aretoa 
Emakume Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua 
20012 Donostia 

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.