Omenaldia / Fernando Larruquert (Irún, 1934-2016)

 

 

Euskadiko Filmategiak Fernando Larruquert (Irún, 1934-2016) zinemagilea omenduko du. Hala, Carlos Roldanek eta Juanmi Gutierrezek idatzi eta Montxo Armendarizen hitzaurrea duen Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert liburua argitaratuko du apirilean. Era berean, bere filmografiako bi film proiektatuko ditu: Alquézar, retablo de pasión (Basterretxea eta Larruquert, 1966) eta Euskal Herri-Musika (Larruquert, 1978).

 

Apirilak 12 (19:00) / Aurkezpena: Carlos Roldán, Juanmi Gutiérrez.

 

ALQUÉZAR, RETABLO DE PASIÓN (Néstor Basterretxea, Fernando Larruquert, 1966). Espainia. JBES. 13'. DCP.

 

 

 

Huescako Pirinioko mendi-adarrean dago kokatuta Alquézar Erdi Aroko herrixka, denboran iltzatuta. Filmak gune erlijioso hori zeharkatzen du honako irudien bitartez: Santa Maríako Kolegiata, eraikin barneko margoak, klaustroko kapitelak, kale huts estu eta aldapatsuak, Aste Santuko prozesioa eta gurutziltzatutako Kristoren eskulturak.

 

 

EUSKAL HERRI-MUSIKA (Fernando Larruquert, 1978). Espainia. JBAES. 65'. DCP.

 

 

 

Nekazal munduan, musikaren eta lanaren artean dagoen harremanari buruzko dokumental etnografikoa. Arrantzaleen, artzainen eta nekazarien bizimodua eta haiek musikarekin duten harremana islatzen dira. Era berean, Euskal Herriko antzinako instrumentuak deskribatzen dira, bertsolaritzaren jatorria eta historia, ahozko komunikazio modu gisa, azpimarratuta.

 

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntua-n salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.
JBES:jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.

 

 

 

Lekua

Tabakalerako 1 zinema aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolakuntza

EUSKADIKO FILMATEGIA

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.