Muro Harriet, Gregorio

Izena Muro Harriet, Gregorio
Lanbidea Gidoilaria/Zuzendaria
Jaiolekua Hernani (Gipuzkoa)
Jaioteguna 1954/5/13
Ibilbidea

Bere aita, Hernaniko Zintzotasuna zinema zaharreko proiektatzailea izan zen, eta bertan eman zuen bere haurtzaroa. Horrela ikasi zuen nola proiektatu. Lanean zebilen bitartean, komikiak marrazten hasi zen eta 1980.hamarraldian, bertako argitaletxe eta aldizkari ugarik: Erein, Ttarttalo, Elkar eta abarrek, bere komiki albumak argitaratu zituzten. 1980.hamarraldiaren azkeneko urteetan, beste marrazkilarientzako gidoiak idazteari ekin zion, eta horrela bere istorioek proiekzio askoz handiagoa erdietsi zuten. Baina, pixkanaka komikiaren mundua txikia egin zitzaion eta animaziozko zinemara egin zuen jauzia. Horrela, 1991.urtean, Balearenak, animaziozko filmaren gidoia idatzi zuen. Harrezkero, hainbat filmen gidoiak idatzi zituen eta 2002.urtean, zuzendaritzara egin zuen jauzia El Rey de la Granja filmarekin. Gaur, fikziozko film laburrak zuzentzeaz eta idazteaz gain, Bainet ekoiztetxeko kreatibitate arduraduna da.   

Filmografia 2011 Zeinek gehiago iraun (Zuzendaritza/Gidoia/Ekoizlea)
2011 Por los camareros (Zuzendaritza)
2009 Tras los visillos (Zuzendaritza)
2009 Perros de presa (Zuzendaritza/Gidoia)
2002 El rey de la granja (Argumentua/Zuzendaritza/Gidoia)
1999 Goomer (Gidoia)
1993 Ipar haizearen itzulera (Gidoia)
1992 Ipar haizearen erronka (Argumentua/Gidoia)
1992 Ignatius de Loyola (Zuzendaritza)
1991 Balearenak (Gidoia)

Itzuli

Une honetan, atal honetako fitxak osatzen ari gara. Informazioa gehitu nahi baduzu, guregana zuzendu zaitezke ondorengo formularioa beteta.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.