Funtzioak

Euskadiko Filmategia 1978an eratu zen, honako helburuekin: zinema oro har eta euskal zinema bereziki aztertzeko interesgarriak diren filmak edo ikus-entzunezko funtsak ikertu, berreskuratu, artxibatu, gorde, hedatu eta programatzea, bai eta kulturaren edota historiaren ikuspuntutik gordetzea komeni den agiriak eta material teknikoa bildu eta zaintzea ere xede du.

Ikerketa

Izena, kokapena eta jarduera-eremua kontuan hartuta, euskal zinema du helburu nagusi; hau da, Euskal Herriarekin zerikusia duten dokumentalak, fikzioa eta historiako zein zinemako agiriak.

Berreskuratzea

Funtsezkoa da profesionalek edota amateurrek egindako materiala berreskuratzea, ondoren haiek gorde, identifikatu eta eskuragarri jartzeko.

Artxibatzea eta gordetzea

Fondoak artxibatzeko eta gordetzeko, arlo horretan espezializatutako nazioarteko erakundeek erabakitako arauak jarraitzen dira. Materialak gordetzeko, aintzat hartu behar dira material horietako bakoitzaren berariazko ezaugarriak.

Hedapena eta programazioa

Filmategiak astero antolatzen dituen proiekzioen bidez gauzatzen du helburu hori. Horrez gain, euskal zinemari, gure zinemagileei eta, oro har, zinemari buruzko ikerketak argitaratzen ditu, azken hori Donostia Kulturarekin lankidetzan Nosferatu liburu bilduman. Zerbitzuak eskaintzea gure jardueraren alderdi garrantzitsua da. Hala, gure instalazioetan ikus-entzunezko fondoak eta funts bibliografikoak kontsulta daitezke, kopiak mailegatzen dira, irudiak uzten dira, bisita gidatuak antolatzen dira…

Zerbitzuak

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.