Funtsak

Euskadiko Filmategiak funtsen zati bat sarean zintzilikatzea erabaki du. Erakundeak egitasmo hau abian jarri du, artxibategian dituen irudiak ezagutarazteko helburuarekin. Filmak hamarraldietan eta bildumetan antolatuta daude; eta irizpide historikoak, geografikoak eta kulturalak kontuan hartuta hautatuak izan dira.

Hamarraldiak

Lehen pauso bezala, 1910. hamarralditik 1980. hamarraldira arteko filmak aukeratu ditugu sarera igotzeko. Dena dela, tarte kronologiko hori zabaltzen joango gara pelikula gehiago argitaratu ahala.

Bildumak

Euskadiko Filmategiak uste du interes berezia dutela euren artean talde bat osatzen duten filmek, bai zinemagile berak filmatutako pelikulak izateagatik, baita gai berdina partekatzen duten filmak izateagatik ere. Pelikula horiek unitate bera osatzen dutela pentsatzen dugu, eta horrexegatik, bilduma bezala elkartu eta sail honetan nabarmentzea erabaki dugu.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.