Castellano | English | Français

Filmategia

Historia

Fundadores de la Filmoteca Vasca

Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia 1978ko maiatzaren 1ean eratu zen, eta huraxe izan zen Estatuko lehena “autonomietako filmategiak” izenekoetan. Haren eratzaile Peio Aldazabalek, Juan José Almuedok, José Luis Basocok, Nestor Basterretxeak eta José Manuel Gorospek Euskal Herriko ikus-entzunezkoen arloko ondarea osatzen duen materiala gordetzeko beharra ikusi zuten.

Euskal Herriko ikus-entzunezkoen arloko ondarea zaintzeko zer-nolako lana egiten duen ikusita, Eusko Jaurlaritzak Herri Onurako Erakunde deklaratu zuen 1997ko maiatzaren 20an. Horrez gain, FIAFeko (Film Artxiboen Nazioarteko Federazioa) kide da 1994tik. Euskal artxibo zinematografiko bakarra denez, erreferentzia garrantzitsua da ikerlari, produkzio-etxe, banatzaile, telebista, ikasle eta abarrentzat. 2004ko azaroan, fundazio bihurtu zen, eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia ditu patroi nagusi.

Euskadiko Filmategiak nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi du, eta, 2003an, bultzada bat gehiago jaso zuen, 25 urte bete zituen-eta.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek 600 metro filmekin ekin zion bideari. Gaur egun, berriz, 5 milioi metro dauzka euskarri zinematografikoan eta 17 milioi metro euskarri bideografikoan. Horrez gain, guk gordetzen ditugu, besteak beste, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko eta Euskal Telebistaren materialak.

Hemendik gutxira, bere existentzia justifikatzen duen anbizio handiko lana egiteko behar dituen teknologia-baliabide guztiez hornitutako eraikin batera aldatuko du egoitza. Donostiako antzinako Tabacalera da aukeratutako lekua; birgaitu egingo da, Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa sortzeko. Instalazioak eta proiekzio-aretoak integratuko dira bertan.

Hauek izango ditu egoitza berriak:

  • artxibo-blokea.
  • harrera, hedapena, administrazio-zerbitzuak eta zerbitzu teknikoak.
  • liburutegia eta dokumentazioa.
Web Mapa | Legezko Oharra | Pribatutasuna | Irisgarritasuna | Kontaktua
Sancho El Sabio, 17 E - 20010. Donostia-San Sebastián A.P:1017 Tel: + 34 943 46 8484 - Fax: + 34 943 46 9998 www.filmotecavasca.com

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute:

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Diputación Foral de Álava

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du:

Gobierno Vasco