Fernando Fernán Gómez

 

 

2017ko azaroan hamar urte beteko dira Fernando Fernán Gómezek (Lima, 1921-Madril, 2007) utzi gintuenetik: une egokia da, beraz, maiatzean eta ekainean hark zuzendutako zenbait film proiektatzeko. Hala, Fernando Truebak, Jesús Angulok, Luis Alegrek eta David Truebak osatutako mahai-inguruarekin abiatzea zikloa omenaldia izango da: elkarrizketaren artea eta adiskidetasunaren balioa ospatuko ditugu. 

 

 

 

Maiatzak 06

 

18:00 // MAHAI-INGURUA

 


FERNANDO FERNÁN GÓMEZI BURUZKO MAHAI-INGURUA

Parte-hartzaileak: Fernando Trueba, David Trueba, Luis Alegre eta Jesús Angulo

Moderatzailea: Joxean Fernández.

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1-1.solairua. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

 

 

20:00 // PROIEKZIOA / LA SILLA DE FERNANDO (David Trueba, Luis Alegre, 2006). Espainia. JBES. 85'. [Tabakalerako 1 zinema aretoa]

 

 

Fernando Fernán Gómez 1921eko abuztuaren 28an jaio zen Liman (Perú), bere ama (Carola Fernán-Gómez antzezlea) egiten ari zen bira baten baitan. Aski ezagunak dira hark egindako ekarpenak aktore, idazle eta zinema zuzendari gisa. Dena dela, pribilegiatu gutxi batzuk bakarrik dakite zein puntura arte den gai Fernando, aulki batean eserita, solasaldi bat hizketaldi bat baino zerbait gehiago bilakatzeko.

* Aurkezpena: David Trueba, Luis Alegre.

 

 

Maiatzak 11 (19:00)

 

MANICOMIO (Luis María Delgado, Fernando Fernán Gómez, 1953). Espainia. JBES. 85'.

 

 

 

Carlosek bere emaztegai Juana bisitatu ohi du hark lan egiten duen zoroetxean. Han, uneoro arpa jotzen duen iloba eta Carlosek esaten duena hitzez hitz errepikatzen duen erizaina aurkeztuko dizkio zuzendariak.

 

 

 

 

Maiatzak 18 (19:00)

 

LA VENGANZA DE DON MENDO (Fernando Fernán Gómez, 1961). Espainia. JBES. 87'.

 

Pedro Muñoz Secak idatzitako izen bereko obraren egokitzapena. Don Mendo Salazarren (Cabrako Markesa) gorabeherak kontatzen ditu pelikulak. Diru guztia karta-jokoan galdu ondoren, Magdalena izeneko bere maitalearen etxera joango da. Erregearen laguna den konde baten alaba da hura. Han, Toroko Dukeak, Magdalenaren ezkongaiak, aurkituko ditu ezustean. Don Mendok bere burua lapur gisa aurkeztuko du, neskaren ohorea ez zikintzeko, eta ondorioz, espetxeratu egingo dute. Euren maitasun istorioaren berri ez zuela emango zin egina bazion ere Don Mendok Magdalenari, Magdalenak bere aitari Don Mendo hiltzeko eskatuko dio, eta ondorioz, azken honek ihes egingo du Moncada bere lagunari esker eta Magdalenataz mendekatzea erabakiko du, harengana juglare gisa hurbilduta.

 

Maiatzak 25 (19:00)

 

EL MUNDO SIGUE (Fernando Fernán Gómez, 1963). Espainia. JBES. 124'.

 

 

Eloísa emazte bihozbera eta ama eraginkorra da. Bere senarrarekin bizi da, etxean kalean baino zorrotzagoa den eta batzuetan eskua astintzen duen udaltzainarekin, hain zuzen. Haien semea seminariotik apaiz bihurtu baino zertxobait lehenago atera zen mutil dohatsua da. Eguna ikasten eta errezatzen pasatzen du, familiaren bekatuak garbitzeko. Alabak, berriz, aberastasunarekin itsututa dauden bi ahizpa dira eta elkarrekiko izugarrizko gorrotoa dute.

 

 

 

Ekainak 01 (19:00)

 

EL MALVADO CARABEL (Fernando Fernán Gómez, 1956). Espainia. JBES. 81'.

 

 

 

Carabel gaztea ezkontzear dago eta higiezinen agentzia batean lan egiten du. Soldata igoera eskatu die nagusiei, baina kaleratua izatea baino ez du lortu. Orduan ohartuko da zintzotasunak eraman duela langabeziara, eta ondorioz, bizimoduz aldatu eta legez kanpo bizitzea erabakiko du.

 

 

 

Ekainak 08 (19:00)

 

EL EXTRAÑO VIAJE (Fernando Fernán Gómez, 1964). Espainia. JBES. 98'.

 

 

Hiriburutik gertu dagoen probintziako herri txiki batean, hiru anai-arrebek osatutako familia bizi da: Ignacia menderatzailea eta zorrotza, eta Paquita eta Venancio lotsati eta uzkurrak. Herriko egunerokotasuna larunbatetan bakarrik hausten da, Madrilgo musika talde batek asteburua abestiz alaitzen duenean. Larunbat horietako batean, ekaitzak eztanda egingo du, eta Paquita eta Venancio -oso beldurtiak dira biak- zaratak entzuten hasiko dira eta Ignaciaren babes bila joango dira haren logelara. Han norbait ikusiko dute, baina Ignaciak gertaera guztiz ukatuko du.

 

 

 

Ekainak 15 (19:00)

¡BRUJA, MÁS QUE BRUJA! (Fernando Fernán Gómez, 1976). Espainia. JBES. 100'.

 

 

 

Herri txiki batean, morroi gazte batek bere osaba hil nahi du haren alargun gazteaz gozatzeko. Baina, bere zoritxarrerako, sorgin gezurti baten laguntza jasoko du.

 

 

 

 

 

Ekainak 22 (19:00)

 

MAMBRÚ SE FUE A LA GUERRA (Fernando Fernán Gómez, 1986). Espainia. JBES. 100'.

 

 

Francoren heriotzaren albisteak oihartzun berezia izan du Florentinak, haren alaba Encarnak, suhi Hilariok eta senar-emazteen seme-alaba Juanitak eta Manolinek osatutako familian. Une berean, Florentinak gainerako familiartekoei diktadorearen heriotza baino garrantzitsuagoa den albistea jakinaraziko die: bere senar Emiliano, gerra zibilean hiltzat emana zutena, bizirik dago. Frankismoan familiaren etxean bertan ezkutatuta biziraun zuen.

 

 

 

Ekainak 29 (19:00)

 

EL VIAJE A NINGUNA PARTE (Fernando Fernán Gómez, 1986). Espainia. JBES. 140'.

 

 

 

Frankismoa, 40. hamarkada. Herriz herri ibili ohi den komiko konpainia batean, senitartekoak dira gehienak, baina ez dute gogoratzen zehazki zein den euren arteko ahaidetasuna. Maitasun eta gorroto istorioak biziko dituzte elkarrekin. Hala, banaketa mingarriak eta topaketa zoriontsuak jasango dituzte: lana maitasunarekin nahastuko da, arazo ekonomikoak familiartekoekin eta gosea, berriz, arrakasta lortzeko ametsarekin.

 

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntua-n salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.

 

 

 

Lekua

Tabakalerako 1 zinema aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1-1.solairua. 20012 Donostia).

Antolakuntza

EUSKADIKO FILMATEGIA

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.