Marivi Bilbao zendu da

2013-04-03

Aktore bizkaitarra Bilbon hil da, 83 urte zituela.

Marivi Bilbao euskal aktorea (Bilbo, 1930) gaur goizean zendu da Bilbon 83 urterekin.

Oso gazte hasi zen aktore lanetan bi antzerki talderi esker: "Cultura Hispanica de Bilbao" eta "Akelarre". Zinemara salto egin zuen Juanma Ortuoste eta Javier Rebollok sortutako Lan Zinema ekoizpen-etxe bilbotarraren eskutik. 1979 Agur Txomin film laburrarekin debuta egin zuen, eta 1981ean bere lehenengo film luzea interpretatu zuen Siete Calles filmean. Une horretatik aurrera, bigarren mailako emakumezko aktore lanak egin zituen euskal zinemako hainbat filmetan.

 


Albisteen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.