Euskal gaiak

Martxoan, Punto de Vista Jaialdiarekin eta EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean, gure begirada Ipar Euskal Herrira zuzenduko dugu. “Chez les Basques” zikloaren zati handi bat orain Tabakalerako pantailara iritsiko da. Eta hastapenetatik abiatuko gara: Lumière anaiengana (Rochers de la Vierge), Philippe de Ezcurraren zuzeneko musikaz lagundutako zinema mutura (Le chemin d’Ernoa) edota estreinakoz euskaraz hitz egiten entzun zen zinema soinudun hasiberrira (Au pays des Basques) jota. Azkenik, Euskadi (René Le Hénaff, 1936), eta Basker eta Bonde i Baskerland (Dan Grenholm y Lennart Olson, 1963) material argitaragabeak berreskuratuko ditugu eta arima zinematografikoa duten telebistarako zenbait film ere ikusi ahal izango ditugu.  

Martxoak 09 (19:00) / 1 Aretoa. Aurkezpena: Frank Suarez.

 

ROCHERS DE LA VIERGE (Auguste Lumière, Louis Lumière, 1896). Frantzia. Mutua. 1’.

 

 

Zinematografoaren magia ia asmatu orduko iritsi zen Ipar Euskal Herrira. Lumière anaiek 1895ean burutu zuten lehen emanaldi komertziala, Parisko Kaputxinoen Bulebarreko Grand Café-n. Asmakizun berri hura 1896ko udan heldu zen Biarritzera, haien hirugarren filmarekin: Rochers de la Vierge. Beste zenbait filmazio aitzindariren berri izan arren, pelikula hau da kontserbatzen den bakarra. Lumière anaiek honako gogoeta egin zuten filmaz: “Biarritz ondoko harkaitz hauek oso ezagunak dira. Itsaso zakarrak harkaitzak nola kolpatzen dituen ikusten da. Ez dago pertsonaiarik”.

 

 

LE CHEMIN D’ERNOA (Louis Delluc, René Coiffard, 1921). Frantzia. Mutua / JBAEU. 49’.

 

 

Louis Delluc-ek Azkaine ingurua aukeratu zuen, Nafarroarekin muga egiten duen herri txiki bat, eszenatoki naturaletan filmatutako bere lehendabiziko pelikula burutzeko. Fikziozko dokumental bat egin zuen, kontrabandoa ardatz eta argia protagonista gisa hartuta. Frantziako txoko guztiak aztertu ondoren, Delluc liluratuta geratu zen itsasotik gertu kokatuta zeuden euskal mendien argitasunarekin.

* Musika zuzenean: Philippe de Ezcurra.

 

 

 

AU PAYS DES BASQUES (Maurice Champreux, 1930). Frantzia. JBAEU. 40’.

 

 

 

Euskal Herrian filmatutako lehen pelikula soinuduna da; eta bertan, euskarazko hitzak entzuten dira estreinakoz film batean. Pelikulak Euskal Herri osoa zeharkatzen du, mendietatik kostara, irudi ederrez baliatuta. Film kantatua eta kontatua da, soinudun zinemaren sorrera egiaztatzeko beharrezkoa.

 

 

 

Martxoak 16 (19:00) / 1 Aretoa. Aurkezpena: Oskar Alegria.

 

GARAZI (Jacques Krier, Jean-Claude Bergeret, 1959). Frantzia. JBAES. 26’.

 

 

1959an, zinemagile talde bat kamerez hornituta igo zen Arnostegiko lepora, Eiheralarretik hurbil dagoen muga aldeko txoko batera heltzeko. Ellande Etchehandy artzainak udaberria eta uda gain hartako bere bordan igarotzen zituen. Dokumental honek garai hartako artzainen bizimoduaren inguruko irudi ederrak eskaintzen ditu: bakardadea, egurrezko teilatuak, irrintzi bidezko komunikazioa, Garaziko azoka… Hala, filmak desagertuta dagoen bizimodu bat islatzen du, goi mendietako artzainena, hain zuzen.

 

 

THE BASQUES OF SANTAZI (Leslie Woodhead, Sandra Ott, 1987). Ingalaterra. JBAES. 52’.

 

 

Film hau Sandra Ott-en antropologia lanetan oinarritzen da, bereziki The circle of mountains (1981) ikerlanean. Goillart eta Junet familien eguneroko bizitza islatzen du, Zuberoako Santa Grazi herrian. 80. hamarkada bukaerako euskal baserrietako bizimoduaren jarraipena egiten dute egileek, urtebetez, herritarrak munduari lotuko dituen asfaltozko bidea estreinatzen den unera arte. The Basques of Santazi tokian bertan egindako inkesta bat da, baserriko bizimoduaren edertasunaz eta zailtasunez. Desagertzekotan dagoen mundu baten kontakizuna da, alegia.

 

 

Martxoak 23 (19:00) / 1 Aretoa. Aurkezpena: Josu Martínez, Argibel Euba.

 

* Kolaboratzaileak: LORALDIA eta UPV/EHU.

 

EUSKADI (René Le Hénaff, 1936). Frantzia. JBAEU. 22’.

 

 

1935ean, Louis Lumière-k bere azken asmakizun handia aurkeztu zuen: "Cinema en rélief" (erliebedun filmak sortzeko teknika). Zinematografoaren aita, ordea, bere garaia baino aurreratuago zegoen, eta asmakizun berriak ez zuen arrakastarik izan. 3D zinema esperimentu bitxi gisa geratu zen, sasoi hobeagoen zain. Lumière-n sistemarekin ekoitzitako film urrietako bat, gure lurretan filmatu zen. Erliebearen ahalmena esplotatzeko, Ipar Euskal Herriko paisaia eta kultura egokiak zirelakoan sortu zen Euskadi dokumentala, René Le Hénaff zinemagile gazteak zuzenduta, 1936an. 80 urtez kaxoi batean ahaztuta egon ondoren, lehen aldiz ikusgai izango da Euskal Herrian.

 

BASKER (Dan Grenholm, Lennart Olson, 1963). Suedia. JBAEU. 24’.

 

 

1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholmek eta Lennart Olsonek Euskal Herria bisitatu zuten eta bi film labur dokumental etnografiko (Basker eta Bonde i Baskerland) filmatu zituzten euskal kulturaz eta folkloreaz telebista publiko suediarrarentzat. Argibel Euba ikerlariari esker errekuperatu ahal izan dira bi dokumentuak. Basker euskal folklorearen adierazpenetan (herri kirolak, musika, dantza) oinarritzen da batik bat.

 

 

 

BONDE I BASKERLAND (Dan Grenholm, Lennart Olson, 1963). Suedia. JBAEU. 17’.

 

 

1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholmek eta Lennart Olsonek Euskal Herria bisitatu zuten eta bi film labur dokumental etnografiko (Basker eta Bonde i Baskerland) filmatu zituzten euskal kulturaz eta folkloreaz telebista publiko suediarrarentzat. Argibel Euba ikerlariari esker errekuperatu ahal izan dira bi dokumentuak. Bonde i Baskerland filmak, berriz, nekazal bizimoduan kokatzen du arreta nagusia, landa-eremuarekin estuki erlazionatutako lan eta adierazpide kulturalak islatuta.

 

 

Martxoak 30 (19:00) / 2 Aretoa.

 

CROQUIS EN SOULE (Hubert Knapp, 1958). Frantzia. JBAEU. 27’.

 

 

Hubert Knapp paristarrak telebistarako dokumentalen arloan eman zituen lehen pausoak, 60. hamarkadan. Frantziako geografiaren zati handi bat zeharkatu zuen Knappek, lekuak kamerarekin grabatu eta hango erretratuak egiteko formula berezi bat erabilita: Les Croquis. Besteak beste, Zuberoa filmatu zuen; itsasotik urrutien dagoen eta izaera errotuena duen lurraldean, bertakoekin bildu zen eta haiekin izandako topaketak filmatu zituen.

 

 

 

LE CURÉ BASQUE DE GRÉCIETTE (Hubert Knapp, 1958). Frantzia. JBAEU. 33’.

 

 

Filmak hasiera hobezina dauka: 80 urteko apaiz bat L'Equipe aldizkaria arretaz irakurtzen ageri da, txirrindularitza izugarri gustatzen baitzaio. Gainera, apaiza kontrabandoaren alde azaltzen da (bera ere ibilia dela onartuta) eta euskaldunen maitatzeko moduari buruzko adierazpenak ere egiten ditu. Horrek guztiak izugarrizko argazki pertsonal zein kolektiboa eskaintzen du. Protagonista Jean Elissalde Zerbitzari apaiz azkaindarra da, elizgizona izateaz gain, zinema-gidoigilea eta euskaltzaina ere izandakoa.

 

 

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntuan (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.

 

 

Lekua

Tabakalerako 1 eta 2 zinema aretoak (Andre Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolakuntza

Antolatzailea:
EUSKADIKO FILMATEGIA

Kolaboratzaileak:
PUNTO DE VISTA JAIALDIA
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA (EKE)

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.