Olasagasti Eceiza, Eneko

Izena Olasagasti Eceiza, Eneko
Lanbidea Aktorea/Zuzendaria
Jaiolekua Donostia (Gipuzkoa)
Jaioteguna 1960/3/23
Ibilbidea

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasketak egin zituen. 1984.urtean Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatiko Eskolan, Antzertin, alegia, diplomatu zen. 1980ko hamarraldian euskal produkzio ugaritan egin zuen lan aktore gisa eta 1990.hamarraldiko lehenengo urteetan zuzendaritzara eta gidoi idazketara jauzia egin zuen bere lagun, Carlos Zabalarekin batera, telebistarako zenbait saioen gidoiak idatziz eta zuzenduz. 1994.urtean, zuzendari bezala egin zuen debuta zineman, Maité filmarekin. 1998.urtean, beste pertsonekin batera, Tentazioa produkzio-etxea sortu zuen. Enpresa honen bidez, hainbat ikus-entzunezko proiektu eta antzezlan garatzen hasi zen. Bestalde, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da eta prentsan idazten jarraitzen du. 

Filmografia 2013 Alardearen seme-alabak (Zuzendaritza)
2012 Barrura begiratzeko leihoak (Zuzendaritza)
2012 Baztan (Casting-eko zuzendaritza)
2006 Kutsidazu bidea, Ixabel (Ekoizlea)
2001 Los caracoles no sienten nostalgia (Ekoizlea)
1998 Sí, quiero... (Zuzendaritza/Gidoia)
1994 Maité (Zuzendaritza/Gidoia/Aktorea)
1989 Ander eta Yul (Elkarrizketak/Aktorea)
1987 Lauaxeta, a los cuatro vientos (Aktorea)
1987 Amor light (Zuzendari laguntzailea/Aktorea)
1986 Petit Casino (Zuzendari laguntzailea)
1983 The Hit (Aktorea)
Sariak 1995 Maité (Ikusleen Coral Saria, Habanako Zinemaldian)

Itzuli

Une honetan, atal honetako fitxak osatzen ari gara. Informazioa gehitu nahi baduzu, guregana zuzendu zaitezke ondorengo formularioa beteta.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.