Encuentros 72-Pamplona-Encierros 72

Encuentros 72-Pamplona-Encierros 72 from Filmoteca Vasca on Vimeo.

1972ko ekainaren 26tik uztailaren 3ra, Luis de Pablo konposatzaile bilbotarrak (Alea musika talde esperimentalaren burua zen) eta José Luis Alexanco artista madrildarrak, Huarte industria alorreko familiaren mezenasgopean, topaketa kultural batzuk antolatu zituzten Iruñean. Diziplina desberdinetako 350 artistatik gora elkartu ziren mendebaldekoak ez diren kulturekin bat-egitea eragin zuen abangoardiazko ekimen honetan. Egitasmoa guztiz pribatua izan zen eta ez zuen inongo erakunderen bitartekaritzarik izan. Félix Huarte omentzeko ideiarekin abiatu zen ekimen hau; izan ere, enpresaburu familia honetako patriarka hil berria zen.

Gauzak horrela, abangoardia artistikoaren ordezkari esanguratsuenak gonbidatu zituzten. Ildo horretan, ekialdeko kulturako eta kultura herrikoiko ordezkari interesgarrienetarikoak etorri ziren: Trân Van Khe vietnamdarra eta Hossein Malek irandarra, esaterako. Uztartze ideia horrek Artze anai txalapartariak eta Diego del Gastor flamenkoa ere kontuan hartu zituen. Egitarau zabala osatu zuten eta erakusgai egon ziren, besteak beste, Isidoro Valcárcel Medinaren instalazioak, José Antonio Sistiagaren margotutako zinema edota Alain Asias-Missonen poesia. Zinemaren historian lehenengoz modu osotuan margotutako film luzea aurkeztu zuen Sistiagak topaketa hauetan. Han ikusten ari zenaren garrantziaz ohartuta, gertatzen zenaren testigantza filmatua hartzea erabaki zuen eta kamera batekin grabatu zuen jazotakoa.

Zuzendaria José Antonio Sistiaga
Urtea 1972
Iraupena 52'
Produkzioa José Antonio Sistiaga
Aktoreak Remigio Mendiburu, Eduardo Chillida, John Cage, Diego del Gastor, Mikel Laboa, Trân Van Khê, Artze anaiak.
Oharrak

Grok Visual enpresak egindako edizioa bat da eta José Antonio Sistiagak aurkezten du. Edizio berezi hau Reina Sofia museoak 2010ean margolariari eskaini zion atzera begirako erakusketaren harira egin zuten.


Bideoen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.