Zinema kantxara

 

 

“Pilota eta eskua; eskua eta pilota. Esku biluzi bat eta pilota gogor bat…”. Horrela hasten da Jørgen Lethen Pelota (1983). Zinemagile bat baino gehiagok, euskaldunak eta atzerritarrak, kirol honen inguruko interesa azaldu dute. 1948an, esaterako, Sarasuak bere kamerarekin filmatu zuen Atano III-aren nagusitasunaren amaiera. Orson Welles ere liluratuta utzi zuen jolasak. Basterretxeak eta Larruquertek frontoia sinfonia bilakatu zuten, eta Roberto Gavaldonek, berriz, melodrama mexikar noir bat. Beti-Jai edota El pelotari filmetan kirolak biziraun nahi du; Jai Alai Blues-en bidaiaria eta distiratsua da. Las pelotaris filmak baieztatzen du halaber guztiontzat dela. Xabier Euzkitzeren hitzek, honek pilotarekiko eta euskararekiko duen grina ukaezina da, horretan guztian murgilduko gaituzte lehen emanalditik hasita.

 

 

Ekainak 02 (19:00). Aurkezpena: Xabier Euzkitze.

1948ko buruz buruko txapelketaren finala: Gallastegi-Atano III (Antonio Sarasua, 1948). Espainia. Mutua. 3'.

 

 

 

Atano III eta Miguel Gallastegi pilotariek 1948ko azaroaren 28an Bergarako Udal Pilotalekuan jokatutako eskuz eskuko txapelketako finaleko irudiak.

 

 

 

 

Around the world with Orson Welles: Pays Basque I-II (Orson Welles, 1955). Erresuma Batua. JBAEU. 53'.

 

 

 

Orson Wellesek 1955ean telebista britainiarrarentzat egindako sei kapituluko telesaila. Pays Basque I dokumentalak Euskal Herria, bertako jendea, ohiturak eta historia islatzen ditu. Pays Basque II-k pilota hartzen du ardatz gisa, modalitate desberdinak eta euskal gizartean izan duen garrantzia aztertuta.

 

 

 

Pelotari (Néstor Basterretxea-Fernando Larruquert, 1964). Espainia. JBES. 12'.

 

 

 

 

Euskal pilotari buruzko film labur dokumental honetan modalitate desberdinak (zesta-punta, esku pilota, paleta, trinketa…) erakusteaz gain, garaiko pilotari ezagunek parte hartzen dute.

 

 

 

El pelotari (Eugenio Monesma, 1998). Espainia. JBES. 18'.

 

 

 

 

Ramiro Viguera pilotari logroñoarrak pilota egiteko prozesua azaltzen du.

 

 

 

 

Ekainak 09 (19:00)

 

Pelota (Jørgen Leth, 1983). Danimarka. Jatorrizko bertsioa euskarazko eta gaztelaniazko azpititulu bikoitzekin. 45'.

 

 

 

Pilotarekiko gerturatze kultural eta historiko bat da. Irudietan Retegi II pilotaria agertzen da bere semeari pilotan jolasten irakasten, Atano III pilotariaren mitoan sakontzen da eta apustularien jarduera islatzen da, besteak beste.

 

 

 

Beti-Jai: la Capilla Sixtina de la Pelota (Richard Zubelzu, 2015). Espainia. JBES. 27'.

 

 

 

Beti-Jai frontoia gaur egun hondamendian aurkitzen den Madrilgo kirol instalazio bat da. Eraikina kontserbazio egoera kaskarrean dago, eta ondorioz, Arriskuan dagoen Ondarearen Zerrenda Gorrian sartu dute.

 

 

 

Las pelotaris (Daniel Burgui-Andrés Salaberri, 2015). Espainia. JBES. 27'.DCP.

 

 

 

Euskal pilotan jokatzen duten emakumeei buruzko dokumentala. Kirol hau hogeita hamar bat herrialdetan jokatzen da. Batez ere gizonek praktikatzen duten jarduera honetan, zenbait emakume kirolari ilusioz eta sakrifizio handiz aritzen dira.

 

 

 

Ekainak 16 (19:00). Aurkezpena: Gorka Bilbao.

 

Jai Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015). Espainia. JBAES. 100'.DCP.

 

 

Zesta-punta bezalako herri-kirol bat nolatan ezarri da arrakastarekin horrenbeste herrialdetan? Jai Alai Blues filmak historia hori ezagutarazten digu. Izan ere, mende hasieratik, enpresaburuek jolasaren eta apustuaren arrakasta baliatu zituzten, herrialde desberdinetan ospe handia izatera iritsi zen kirola sustatzeko. Baina Jai Alaiaren urrezko urteek ez zuten betirako iraun.

 

 

Ekainak 23 (19:00)

 

La noche avanza (Roberto Gavaldón, 1951). Mexiko. JBES. 85'.

 

 

Jai Alaiko pilotari emakumezale eta harroputz batek partidu bat galtzea onartu du xantaia bati men eginda. Hala, apustuen inguruko mafia baten helburu bilakatu da. Nahi duena lortuko duela sinetsita, ez du hitzartutakoa beteko eta Marcial Gómez zitalaren mendekuari aurre egin beharko dio.

* Cineteca Nacional de Méxicok utzitako kopia eta Fundación Televisak emandako eskubideak.  

 

 

 

Ekainak 30 (19:00). ABEL BARRIOLAREN GUSTUKOENA

 

DERSU UZALA (Akira Kurosawa, 1975). SESB. 141'. JBAES. DCP.

 

Vladimir Arseniev kapitainak eta bere destakamenduak prospekzio geologikoak egin behar dituzte taiga siberiarrean. Lurraldearen mugagabetasunaren eta klimaren gordintasunaren ondorioz, galdu egingo dira. Lurralde basati horretan nora ezean ibili ondoren, Vladimirrek Dersu Uzala ezagutuko du. Dersu ehiztari nomada bat da eta ondo baino hobeto ezagutzen du lurraldea. Era berean, eguraldi txarrari aurre egiten ere badaki. Hala, natura errespetatzen eta berarekin harmonian bizitzen erakutsiko dio Vladimirri. Honek ez du sekula ahaztuko hark irakatsitakoa.

Mosfilmek zaharberritutako bertsioa.

Aurkezpena: Abel Barriola.

 

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
Tabakalerako Informazio Puntuan salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehenedabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.
JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.

 

 

 

Lekua

Tabakalerako zinema aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA

 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.